Nathusius pipistreloa

Pipistrellus nathusii

Nathusius pipistreloa Paleartikoaren mendebaldean aurki daitekeen saguzar intsektiboroa da. Baso hostoerorkor eta koniferoetan bizi ohi da eta migratzailea da, neguko baldintza txarretatik ihes egiten duelarik.

Phyluma: Chordata
Klasea:
Ordena:
Familia:
Klasifikazioa: Keyserling & Blasius, 1839
Estatusa: lc

Deskribapena

Hegal luzeko (230-250 mm) saguzar txikia da Nathusius pipistreloa eta 6-15 g pisatzen ditu. Buruak eta gorputzak 44-46 mm neurtzen dituzte eta buztanak 30-44 mm; azken hau asko jota milimetro bat ateratzen da uropatagiotik. Besaurreak 31-37 mm-koak izan ohi dira. Mutur handi eta motza dauka eta belarri triangeluarrak, punta borobila daukan trago motz batekin. Uropatagioaren alde dortsala erdialderaino gutxienez ilez estalita dago; alde bentralean, ordea, hanketan baino ez dauka ilerik.


Udan zehar ilaia dortsalak kolore marroi-gorrixka izaten du eta udazkena iritsitakoan ilunago bilakatzen da, maiz ñabardura gris bat izaten duelarik. Sabelaldea marroi argia edo marroi-horixka izan ohi da. Muturra, belarriak, buztana eta hegaletako mintzak marroi beltzakarak dira. Uropatagioaren atzeko aldean, 5. hatzaren (46 mm) eta hankaren artean, lerro argiago bat ager daiteke, baina ez da oso argi mugatua egoten.



Honako hortz-formula dauka: 2.1.2.3/3.1.2.3. Letaginak handiak dira, behe-barailakoak bereziki, aurretik atzerako zabalerak altueraren erdia gainditzen duelarik. 1. premolarra argi bereiz daiteke eta gainontzeko hortzekin lerrokatuta dago kanpoaldetik.

Antzeko espezieak

Pipistrellus kuhlii

Pipistrellus kuhlii-k uropatagioaren atzealdean P. nathussii-ren kasuan batzuetan baino agertzen ez den lerro zuri bat dauka eta ongi definitua ageri da, Nathusius pipistreloan ez bezala. Horrez gain, Pipistrellus kuhlii-k ebakortz bifidoak agerian izaten ditu, P. nathusii-k ez bezala.

Pipistrellus pipistrellus

P. pipistrellus eta P. pygmaeus-en 5. hatza ez da 43 mm-ko luzerara iristen; Nathusius pipistreloak, berriz, 46 bat mm-ko hatza izaten du. Bi espezie hauetan ez bezala, P. nathusii-k ebakortzak lerrokatuta eta teilakatu gabeak dauzka; gainera, beheko bigarren eta hirugarren ebakortzen artean diastema bat dago.

Pipistrellus pygmaeus

P. pipistrellus eta P. pygmaeus-en 5. hatza ez da 43 mm-ko luzerara iristen; Nathusius pipistreloak, berriz, 46 bat mm-ko hatza izaten du. Bi espezie hauetan ez bezala, P. nathusii-k ebakortzak lerrokatuta eta teilakatu gabeak dauzka; gainera, beheko bigarren eta hirugarren ebakortzen artean diastema bat dago.

Hypsugo savii

H. savii-ren kasuan belarriak motzak dira eta oinarrian banatuak, Pipistrellus generoan baino zabalagoak eta borobilduagoak direlarik. Gainera, tragoa laburra eta borobildua da. Hortzak ere pipistreloen ezberdinak dira: goiko ebakortzek bi punta dituzte eta lehen premolarra oso txikia da edo honen galera dago. Pipistrellus nathusii-ren kasuan, ordea, lehen premolarra argi bereiz daiteke.

Banaketa

Paleartikoaren mendebaldean aurki daitekeen espezie migratzailea da. Europara, Asia Txikira eta Transkaukasora mugatua dago, 37-63ºN- tik gorako latitudeetan agertzen delarik.


Europan Atlantikotik Ural Mendietaraino eta Mediterraneotik Eskozia, Suezia hegoekialde eta Finlandia hegoalderaino hedatzen da. Leku gutxitan ikusi den arren, Penintsularen iparraldean aurkitu da, kosta atlantikotik mediterraneora.

Habitata

Baso hostoerorkor eta koniferoetako espezie tipikoa da. Baso bazterretan, zingiretan eta erreketako landaredia ugaria den lekuetan ere agertzen da, horietan bazkatzen baita. Gune baxu eta hezeetako basoetan bizi da eta neurri txikiagoan gizakien kokaguneetan ere.


Udako pausalekuak zuhaitzetan zuloetan, eraikinetan zein kaxa moduko babesleku artifizialetan  egon ohi dira. Neguak, ordea, hibernazioan pasatzen ditu amildegietako arrakaletan, eraikinetan eta kobazuloetan, sarritan hotzak, lehorrak eta babesik gabekoak diren guneetan.


Orokorrean lur baxuetan agertzen den arren, migrazioetan Alpeak zeharkatzen ditu ia 2000 m-ko altitudean.

Habitat bereko espezie gehiago

Elikadura

Baso hostoerorkor eta koniferoetako espezie tipikoa da. Baso bazterretan, zingiretan eta erreketako landaredia ugaria den lekuetan ere agertzen da, horietan bazkatzen baita. Gune baxu eta hezeetako basoetan bizi da eta neurri txikiagoan gizakien kokaguneetan ere.


Udako pausalekuak zuhaitzetan zuloetan, eraikinetan zein kaxa moduko babesleku artifizialetan  egon ohi dira. Neguak, ordea, hibernazioan pasatzen ditu amildegietako arrakaletan, eraikinetan eta kobazuloetan, sarritan hotzak, lehorrak eta babesik gabekoak diren guneetan.


Orokorrean lur baxuetan agertzen den arren, migrazioetan Alpeak zeharkatzen ditu ia 2000 m-ko altitudean.

Ugalketa eta ontogenia

Ugal-garaia udazkenean izaten da, iraila eta azaroa bitartean. Garai honetan arrak bere babeslekua eta inguruak defendatzen ditu; 3-10 emeren lurraldeak hartzen ditu eta dei sozialen bidez erakarri egiten ditu. Ernalketa hurrengo udaberrira arte luzatzen da; izan ere, emeak espermatozoideak uteroaren barruan biltzen ditu hibernazio garaian. Ekainean edo uztailean kume biluzi bat edo bi erditzen ditu eta bera arduratzen da hauek zaintzeaz. Jaio eta 4 bat astera hegan hasteko gai izaten dira kumeak. Emeek bizitzako lehenengo urtean lortzen dute heldutasuna eta arrek, berriz, bigarrenean.


Udazkenean indibiduo askok hego mendebalderantza migratzen dute, neguko eguraldi txarrak saihesteko. Ondoren, apirila eta maiatza bitartean jatorrizko lekura itzultzen dira, erditzeko garaia baino zertxobait lehenago. Erditze-garaian 200 emetarainoko koloniak ager daitezke lurralde berean.


Ezagutzen den bizi-itxaropen maximoa 7 urtekoa da.

Bizimodua

Gauetik egunsentira bitarteko jarduna izaten du. Ilunabarrean gordelekutik irten eta bizkor egiten du hegan, 5-15 m bitarteko altueran. Espezie migratzailea da eta 1.905 km-tik gorako mugimenduak ikusi dira. Abuztuaren eta irailaren amaiera aldera ematen dira migrazioak, normalean ipar ekialdetik hego mendebalderantza eta apirilean edo maiatzean itzultzen dira udako gordelekura. Orokorrean, migrazioetan asimetria bat egoten da, emeek arrek baino lehenago migratzen dutelarik.


Saguzar guztien moduan, Nathusius pipistreloak ere denbora asko ematen du bere gorputza garbitzen. Eguneko atsedenaldian ilaia kontu handiz orrazten du, hortzen eta atzeko oin bateko azazkalaren bidez. Hego-mintzak ez lehortzeko aho-ertzean kokaturiko guruin berezi batzuen bidez likido koipetsu bat jariatzen du, hegoei malgutasuna emanez.