Hosto erorkorreko landarea da. Hauek paraera oposatua dute, ukitzerakoan latzak dira eta 20-85 x 25-68 mm-ko linboa izaten dute. Forma eliptikoa edo obatua izan dezakete, ertz horzdunean amaituz. Oinarria biribildua da. Gainaldea berde argia da, ile izarkara bakanekin, eta azpialdea zurixka, izar itxurako indumentu dentsoaren eraginez. Nerbiazio pinatinerbo nabarmena dute, azpialdean batez ere. Pezioloa 9 mm artekoa da, estipula gabea.
Lore aktinomorfo pentameroak ditu, usaintsuak eta zuri krema kolorekoak. Kalizak bost hortz txikitan amaitutako hodi motza eratzen du, eta korola gamopetaloa da, kanpai erakoa, izar eran irekitzen diren bost petalok osatua. Androzeoa antera horia duten bost estamin exertuk osatzen dute. Ginezeoa, elkarren artean lotuta dauden hiru karpelok osatzen dute, estilo motzak eta estigma kapitatuak.
5-8 cm-ko diametrodun infloreszentzia bakoitzak 30-90 lore biltzen ditu. Zima korinbiforme ugarik osatzen dute unbela itxura duen infloreszentzia hau. Bi brakteola izaten ditu
Drupa erako fruitu mamitsua du. Tamainaz 7-9,8 x 5,5-7,2 mm-koa da, oboidea eta zertxobait zapaldua. Hasieran gorria eta iletsua da; heldutakoan, berriz, beltza eta glabroa. Barnean 6,9-9,5 x 5,1-7,1 mm-ko pirenoa edo hezurra du