Europa mendebaldetik Asia erdialderaino hedaturik dagoen saguzar espezie txiki hau afera taxonomiko baten barruan dago egun. 2006an plazaraturiko ikerketa baten arabera, Iberiar penintsulako ustezko M. nattereriak genetikoki Europako gainerakoengandik aldendurik daudela ikusi da (Ibáñez et al. 2006). Euskal Herrian aurki daitekeen M. nattereria, ordea, ez da Iberiar penintsulako gainerakoen modukoa baina Europa osoko azterketa filogeografiko zabalak egin bitartean, Europa iparraldean aurki daitekeen betiko taxonaren barruan mantenduko dugu.
Natterer saguzarra
Myotis nattereri

Phyluma: Chordata
Klasea:Mammalia
Ordena: Chiroptera
Familia: Vespertilionidae
Klasifikazioa: Kuhl, 1817
Estatusa: lc
Deskribapena
Belarri nahiko handiak dituen saguzar txikia da. Euskal Herrian aurkitzen diren helduek 6,4 eta 8,5 gramo bitarteko pisua dute eta besaurrearen luzera 35,6 eta 41,9 mm bitartekoa da. Belarriak zabalduta muturra baino luzeagoak dira, eta muxarradura bat dute belarrietan. Eskotadura hau, ordea, M. emarginatus espeziearena baino txikiagoa da. Tragoa puntazorrotza da, gainerako generokideen antzera. Espoloia uropatagioaren ertzaren erdiraino iristen da, eta mintzaren ertzaren beste erdia ile motz eta sendoz estalirik dago. Tibiatan ez zaio ilerik hazten.
Ilajea gris-arrea da, sabelaldea bizkarraldea baino argiagoa. Bien arteko kontrastea oso nabarmena da. Ileek bi kolore dituzte. Goialdean gris-arreak dira eta oinarri iluna dute. Azpialdean, berriz, oinarria iluna den arren, punta zurixka dute. Begien inguruan ez dute ilerik izaten. Gazteak helduak baino askoz ere ilunagoak izan ohi dira eta ez dago dimorfismo sexualik.

Antzeko espezieak
Ez dago antzeko espezierik
Banaketa
M. nattereri espeziea Europa mendebaldea eta Afrika iparraldetik Turkmenistan eta Iraneraino hedaturik dagoen espeziea da. Iparraldean 63º-ko paraleloraino aurki daitezke eta hegoaldeko muga Saharako basamortuak ezartzen du (Ibáñez 1998; Topál 2001).
Izendatzeke dagoen eta Iberiar penintsula iparraldeko mendietan aurkitzen den espeziearen hedadura aipaturiko mendiguneetara mugatzen da. Lekuotan 1000 metrotik gorako altueran bizi ohi da. Euskal Herrian, Raneroko haitzetan, Los Jorrioneseko mendigunean, Aulestiko haitzetan, Urkiolan eta Lekeition aurkitu izan da. Gorbeia mendian eta Aralarren ikusi izana ere aipatu da (Balcells 1971).

Habitata
Euskal Herriko izendatu gabeko Myotis hauek, basoetako saguzarrak dira eta zuhaitzak erabiltzen dituzte, batez ere, beren koloniak ezartzeko. Hostaila handiko hostoerorkorren basoetan aurkitu dira, batez ere, eta udan salbu, gainerako urtaroetan altuera handian dauden inguruneak hautatzen dituzte (Aihartza 2001).
Habitat bereko espezie gehiago
Elikadura
Iberiar penintsulan daturik bildu ez den arren, Europako M. nattererien antzeko elikadura-ohiturak dituela pentsatzen da. Landare edo substratuaren gainean geldirik dauden intsektuak harrapatuz elikatzen da, gleaning izeneko teknikaren bitartez. Landaredia eta lurzorutik oso gertu hegan egiten du normalean. Hala ere, hegan ehizatzen ere ikusi da (Siemers & Schnitzler 2000).
Dietaren konposaketa aldakorra da elikagai-eskuragarritasunaren arabera, baina dipteroak, trikopteroak, koleopteroak, lepidopteroak eta araknidoak dira talderik garrantzitsuenak.
Dietaren konposaketa aldakorra da elikagai-eskuragarritasunaren arabera, baina dipteroak, trikopteroak, koleopteroak, lepidopteroak eta araknidoak dira talderik garrantzitsuenak.
Ugalketa eta ontogenia
Kumatze-koloniak, batez ere, emeek osatuta egon ohi dira (Balcells 1956). Ernaldiak hilabete eta erdiko luzera izaten du. Europako M. nattererietan, hala ere, negu guztian emeak arraren esperma gordetzeko ahalmena duela behatu da, ernalketa udaberrian emanaz. Kume bakarra jaio ohi da udaberriko azken egunetan edo udako lehenengoetan eta edoskitzaroa 50-60 egunekoa izan ohi da.
Europako Natterer saguzarren bizi-luzetasuna 20 urteraino luza daiteke, nahiz eta 16 urteko muga gainditzea zaila den (Roberts & Hutson 1993).
Bizimodua
Natterer saguzarrak maniobrabilitate handia du abiadura moteletan eta bost metrotik beherako altueratan egin ohi du hegan (The Bat Conservation Trust 2002).