Euskal Herrian udan soilik ikusteko aukera dugun txoria da buztangorri argia. Buru erdia beltza du eta buru gainean lerro txuri bereizgarri bat du, baita buztan gorri ikusgarria ere, izena ematen dioena hain zuzen ere.
Buztangorri argia
Phoenicurus phoenicurus

Deskribapena
Antzeko espezieak
Phoenicurus ochruos (Buztangorri iluna)
Genero berdineko bi espezie hauek nahastea erreza izaten da, antz handia baitute (emeek batez ere). Arren kasuan desberdintasunik nabarmenena buru eta paparralda da. Buztangorri argiak begien gainean lerro zuri bat du, eta paparraldea gorrixka, eta buztangorri ilunak aldiz ez ditu bi ezaugarri hauek. Emeen kasuan desberdintzea oraindik zailagoa da, bi espezie hauen oso antzekoak baitira, biak gris-marroixkak eta buztana gorri kolorekoa.
Banaketa
Banaketa paleartikoa du, Europa, Asia eta Afrikako ipar-mendebalde guztian zehar agertuz. Europari dagokionez ia lurralde guztian zehar udako banaketa du, eta Afrikara migratzen du negua igarotzera.
Euskal Herrian ere udako banaketa du, eta toki oso zehatzetan aurkitzen da: Izki, Urbasa eta Andiako basoetan ugaltzen da, eta baita Urrobi eta Irati ibaien goi-inguruetan.


Habitata
Habitat bereko espezie gehiago
Elikadura
Ugalketa eta ontogenia
Emeak 6-7 arrautza jartzen ditu errunaldi bakoitzean. Arrautza hauek subeliptikoak eta disdiratsuak izaten dira, urdin argi kolorekoak eta 18,6×13,7 mm-koak. Hauek emeak soilik inkubatzen ditu, 11-14 egunez.
Arrautza hauetatik jaiotako txitak lumatxa edukitzen dute, batez ere buru eta bizkarraldean, luzea eta ugaria izaten dena. Lumatxa hau gris ilunekoa izaten da, eta honen azala berriz hori kolorekoa izaten da. Txita hauek 14-20 egunez egoten dira habian, gurasoek zaintzen dituztelarik, eta egun hauek igarotzean habitik alde egiten dute (Harrison 1991).