Montpellierko sugea bi metro gainditzera irits daiteke eta, normalean neurri horretara iristen ez bada ere, Euskal Herriko ofidiorik handiena da. Habitat mediterraneo askotan ager daiteke, hala nola, sastrakaditan, karraskadi eta konifero basoen azken aztarnetan, landaketa-zonatan… Elikatzeko hainbat narrasti, mikrougaztunak… jaten ditu, eta hauek digeritzeko goiko barailaren atzealdean kokatutako pozoi-guruinak ditu, harrapakina irensterakoan pozoia txertatzeko erabiltzen dituenak.
Montpellierko sugea
Malpolon monspessulanus

Phyluma: Chordata
Klasea:Reptilia
Ordena: Squamata
Familia: Psammophiidae
Klasifikazioa: Herman, 1804
Deskribapena
Luzera 271 – 1.990 mm artekoa izan ohi da, baina hainbat aipu daude 2 m pasatako banakoenak (Mourgue, 1.909; González de la Vega, 1988). Pisuarekin ere 6-1.340 tartea ezarri ohi da, baina badira 3.000 g-tik gorakoak (Mourgue, 1909); gaur egun arraroa da 1.000 g-tik gorakoak aurkitzea.
Buru altua eta estua du, mutur zorrotza eta ahoaren kokapena nabarmenki azpikoa. Ertz zorrotzeko muturra du, ezkata supraokular eta ezkata preokularren goialde irtenarekin; horrek, begiak sakonune batean babestuta geratzea eragiten du. Pileoak sakonune longitudinal bat du, ezkata parietaletatik errostraleraino iristen dena. Begi handiak eta beltzak ditu, begi-ninia borbilarekin eta, iris beltza eta inguru horixkadunarekin. Gorputzaren parterik lodiena erdialdean dago; hori, bereziki, banako helduetan nabaritzen da. Isats luzea (Luzeraren %24a) eta erlatiboki argala. Ezkata dortsalek sakonune longitudinal bat dute erdialdean, eta hori ere nabariagoa da ale helduetan (Pleguezuelos, 2003).
Jaio berriek hondoko kolorazioa marroi-berdexka dute, eta buruan zirkulu beltzez inguratutako orban zuriak dituzte. Gorputzean hainbat orban beltz, gris eta zuri dituzte; azpialdea zurixka edo gris argia dute, erretikulu gris ilun edo beltz ugarirekin. Kolorazio hori egokia da inguru mediterraneotan kamuflatzeko. Adinarekin erabat aldatzen zaie kolorazioa: dortsala uniformetu egiten da, kolore marroi edo olibakara hartuz; kolore beltzeko orbana agertzen da, bizkarraldea estaltzen diona buruaren luzera baino hiru edo sei aldiz luzeagoko tartean eta, isatseraino jarraitzen duena gorputzaren alde bietan, hiru ezkata-ilara baxuenetatik. Kolorazio hori duten helduek, ihes egiten dute arriskuaren aurrean, beren kripsiarekin fidatu ordez (Pleguezuelos, 2003).
Arrak emeak baino zertxobait handiagoak dira eta erlatiboki buru handiagoa dute. Eme askok kumeen kolorazio kriptikoa mantentzen dute eta arrek berriz beti galtzen dute berau (Pleguezuelos, 2003).

Antzeko espezieak
Ez dago antzeko espezierik
Banaketa
Afrika iparralde osoan zehar banatzen da, Mendebaldeko Saharako kosta atlantikotik hasi eta Egiptoraino; Arabia mendebaldean, Israelen, Libanon, Turkian, Kaukason, Iraken, Iranen, Armenian, Georgian, Daguestanen eta Azerbaianen ere agertzen da eta Kaspio itsasora iristen da; Grezia kontinentalean, Korfuko, Zefaloniako, Zanteko, Tasoseko, Eubeako, Eskopeloseko eta Skiathoseko irlatan, eta txikiago batzutan; Bulgaria hegoaldean, Albanian, Peintsua balkanikoko alde adriatikoan, Italia ipar-ekialdean eta Lanpedusa irlan; kosta mediterraneoa jarraituta Italia ipar-mendebaldean agertzen da berriz, Frantziako mugatik hurbil; Frantzia hego-ekialdean etenik gabe agertzen da zonalde mediterraneotan eta Iberiar penintsula ia osoan banatzen da (Pleguezuelos, 2003). Bruno (1977)-ren arabera, banaketa hori azken glaziazioaren ondorioa da. Beharbada, Iberiar penintsulako zonalde mediterraneoan, banaketa homogeneoena eta zabalena duen kolubridoa da (Pleguezuelos, 1989).
Euskal Herraian zonalde erabat mediterraneotan bakarrik agertzen da, Ebroko haranetik hurbilekoetan (Pleguezuelos, 2003).

Habitata
Eskualde mediterraneoaren barruan, hainbat biotopo desberdinetan ager daiteke. Gizakiaren presentzia baxuko zonaldetan, landare-estaldura gutxiko gunetan agertzen da, baina gizakiak asko eraldatutako gunetan, nahiz eta argiuneak aukeran izan, landaredi gehiagoko gunek hautatzen ditu (Monrós, 1997). Espezie arrunta da zerealen landaketetan, inguruan ibaiertzeko landaredia edo artadi txikiak baditu ezkutatzeko (Pleguezuelos, 2003). Zabortegien inguruan, arratoi kontzentrazio altuak aprobetxatzen ditu elikatzeko (García-Paris et al., 1989). Kolubrido lurtarra da, normalean ez ditu zuhaitzak erabiltzen, baina mehatxatuta sentitzen bada erabil ditzake (Monrós, 1997). Altitude-tarte zabalean agertzen da, ekialdeko Piriniotan 1.300 m ingururaino (Martínez-Rica, 1979), Aragoiko Piriniotan 1.600 m ingururaino (Vives-Balmaña, 1984)…
EAEn landaketetan agertzen da, eta ezkutatzeko, hauen arteko landaredi naturalaren orbanak, karraskadiak, erabiltzen ditu (Bea, 1986).

Habitat bereko espezie gehiago
Elikadura
Ia esklusiboki ornodunetaz elikatzen bada ere, nahiko eurifagoa da. Narrastiek, bere elikaduraren portzentaia altua osatzen dute. Jaten duen narrasti-espezie barietatea oso altua da, zonalde mediterraneoan aurki daitezken ia saurio eta ofidio guztiak jan ditzake. Kanibalismoa ere ohikoa da espezie honetan. Ugaztunen artean, mikrougaztunak edo handiagoen kumeak ehizatzen ditu (Pleguezuelos, 2003). Hegaztien kumeak ehizatzen dituzte habiatik baina, hegazti helduak ere ehiza ditzakete (Monrós, 1997). Arrek, emeek baino harrapakin handiagoak ehizatzen dituzte; hori ez da harritzekoa, bien arteko tamaina desberdintasuna ikusita (Pleguezuelos, 2003).
Ehiza-estrategia desberdinak erabil ditzake, hala eskatzen baitio bere harrapakin-espektru zabalak: zelatan egonda, untxien eta muskerren moduko harrapakinak; atzetik jarraituta, kumeak…

Ugalketa eta ontogenia
Kolubrido paleartikoen artean, ugalketa-zikloa egiten duen bakarretakoa da; estazio bero motza duen klima epeleko zonalde batean zaila baita, tamaina horretako klubrido batek, ugalketa-ziklo osoa egutegiko urte berean egitea (Pleguezuelos, 2003).
Ar handienek erlatiboki barrabil txikiagoak dituzte; parekatzea lurraldekoitasunean oinarritzen da, arren arteko borroka bidez lortzen da emea, beraz ez dago lehia espermatikorik (pleguezuelos, 2003). Ondorioz, garrantzitsuagoa da, energia gorputzaren tamainan inbertitzea, barrabilen tamainan inbertitzea baino. Iberiar penintsulan, arren arteko borrokak ekainean gertatzen dira. Parekatzerakoan, arrak ingurura begiratzen du eta beste arrak bidaltzen ditu. Kopulak hamar minutu irauten du (Rijst, 1990). Hemipene txikiek parekatzetik azkar askatzea baimentzen die, hori oso baliagarria da, inguru irekitan bizi den espezie batek ehizatua izateko arrisku handia baitu parekatzerakoan. Arrautzak, azkeneko parekamendutik 19 – 32 egunera jartzen dituzte (González de la vega, 1988), normalean uztailaren hasieran edo erdialdean (Pleguezuelos, 2003). 3 – 11 arrautza artean jartzen dituzte (Feriche, 1998). Arrautzak leku heze eta eguzkitsutan jartzen dituzte, arkaitzen, eroritako enborren, hosto lehorren eta abarren azpian (Gozález de la Vega, 1988).
Inkubazioak 60 egun irauten du (Pleguezuelos, 2003). Eklosioak eta jaioberriek arrautza erabat uzteak, 9 – 14 ordu irauten du (Millán, 1994). Heldutasun sexuala, 3 – 5 urterekin lortzen dute: arrek 3 – 4 urterekin, eta emeek urtebete beranduago (Feriche et al, 2008). 12 – 13 urtera arte, antzeko neurria izaten dute arrek eta emeek; adin hori arrek bakarrik gainditzen dute, 25 urte izatera iritsi daitezke eta horregatik dira banakorik handienak arrak (Pleguezuelos, 2003).

Bizimodua
Eguneko jardueradun espeziea da. Hilabete beroenetan, iluntzean eta tarteka gauez ikus daiteke. Urtean zehar, martxo aldetik azaro aldera egoten da aktibo. Mudak sinkronikoa dirudi populazio batean eta, hori, feromonekin erlazionatuta egon daiteke; beti gertatzen da muda bat gorteiua hasi aurretik eta, jaio berriak jaio eta 8 – 10 egunera egiten dute. Helduen mudak, martxotik ekainera artean gertatzen dira (Pleguezuelos, 2003). Espezie heliotermikoa da, bere gorputzeko tenperatura, hurbilago dago aireko tenperaturatik sustratuarenetik baino (Blázquez, 1995).
Guadalquivir-eko paduratan eginiko ikerketatan ikusi da, 0,389 ha-ko bataz besteko azaleran ibiltzen dela; ez da desberdintasunik ikusi udaberri eta uda artean, eta ezta arren eta emeen artean ere (Blázquez, 1993). Bizi-eremuen solapamendua %100-ekoa izan daiteke (Monrós, 1997). Arrak lurraldekoiak dira.