Itxura bereziko txoria da antzandobi kaskagorria, izenak berak dioen bezala, burualde eta garondo gorria baititu. Ezaugarri honek identifikazioa oso erraza bihurtzen du. Espezie migratzailea da eta Euskal Herrian hegoaldean soilik egiten du habia. Bere generokidea den antzandobi handia baino apur bat txikiagoa da eta banaketa askoz ere mugatuagoa du, Mediterraneo inguruan besterik ez baita aurkitzen.
Antzandobi kaskagorria
Lanius senator

Deskribapena
Tamaina txiki-ertaineko txori paseriformea da antzandobi kaskagorria 19 cm-ko luzera izatera iritsi daitekeena eta 40 gramo inguruko pisua izaten duena.
Espezie honen ezaugarri morfologikorik bereizgarriena burualde eta garondo gorriztak dira. Begiak antifaz beltz batek zeharkatzen dizkio eta mokoa iluna eta apur bat behera okertua izan ohi da. Paparra eta sabelaldea ia zuriak dira eta gorutzaren alde dortsala, berriz, iluna. Luma eskapularrak zuriak dira eta hainbat arraun-lumak ertz zuria izan ohi dute. araldian arrek orban zuri txikiak izaten dute kopetan, moko gainean eta begien atzean. Emeen lumaiaren tonuak apalagoak dira, eta lumek eta mokoak beltzak beharrean, kolore marroi edo arrea izan ohi dute. Araldian arren eta emeen itxura berdintsuagoa da, emeen lumen koloreak deigarriago bihurtzen baitira. Gazteek kolore arre-marroia izaten dute, hegoetan marra beltzak dituzten xingola zuriekin. Gorputzaren behealdea argiafoa da eta pikor arreak nabari ohi dira. Begien inguruko gunea, berriz, ilunagoa da.
Lumaiari dagokionez, arraun-lumetan 10 primario, 6 sekundario eta 3 tertziario izaten dituze. Lema-lumak berriz 12 izaten dira, hegazti gehienetan bezala. Araldi aurreko lumaia-aldaketa partzial eta aralde osteko muda orokor bana egin ohi dituzte.
Antzeko espezieak
Ez dago antzeko espezierik
Banaketa
Habitata
Habitat bereko espezie gehiago
Elikadura
Ugalketa eta ontogenia
Espezie monogamoa da eta bakarka ehizatu ohi dute. Katilu itxurako habiak eratzen dituzte belar eta adartxoekin zuhaitzen behealdean edo adaburu marduleko zuhaixkatan.
Emeak 3-6 arrautza erruten ditu maiatza eta ekaina bitartean eta bera izaten da hauek inkubatzeaz arduratzen dena. Arrautzek kolore berde apala izaten dute, kolore arre-berdearekin ertz batean. Emeak 16 egunez inkubatzen ditu arrautzak eta arrak zein emeak arduratzen dira txitoei janaria ekartzeaz. Gazteek 20 egunekin uzten dute habia.