Azpibeltz tinta usain-argia

Agaricus xanthodermus

Euskal Herrian arrunta den perretxiko hau pozointsua da. Txapel zuria 5-10 cm-koa da eta heldutan nahiko zapala. Hanka zuria eta luzea da, eta eraztun bikoitza du. Mamia zuria da baina igurtzitzean kolore horia hartzen du. Usain txarra du, fenol usaina. Uda eta udazkenean ateratzen da ongarriztatutako belardi, lorategi eta bide bazterretan. Koniferoen basoetan ere topatu daiteke. Kontu handia izan behar da Agaricus jangarriekin nahastu daitekeelako. Hala ere ez da arrunta perretxiko honek eragindako pozoindura, berotzean oso usain txarra igortzen duelako.

Dibisioa:
Klasea:
Ordena:
Familia:
Klasifikazioa: Génev., 1876