Mulutxo hau endemismo iberiarra da, eta bere eremua bitan zatitua dauka: iparraldeko zatian Kantabria, Burgos, Araba eta Nafarroan gune bakartuak ditu, eta hegoaldeko zatia, txikiagoa, Cuenca eta Guadalajaran dago. Euskal Herrian, Arabako gune batzuetan eta Nafarroan soilik ageri da. Hori dela eta, ‘Bakana’ bezala sailkaturik dago EAEko Espezie Mehatxatuen Zerrendan eta ‘Sentikorra’ bezala Nafarroakoan.
Arenaria vitoriana

Dibisioa: Magnoliophyta
Klasea:Magnoliopsida
Subklasea: Caryophyllidae
Ordena: Caryophyllales
Familia: Caryophyllaceae
Klasifikazioa: Uribe-Ech. & Alejandre, 1984
Estatusa: ne
Morfologia
Oinarri mehe eta malgua duen mulutxoa da, luzanga, eta alboko adar motzak ditu. Ile zurixkaz estalita dago eta gehienez, 10 cm-ko garaiera lortzen du. Oinaldea gehienetan zurkara izaten da.
Hostoak
Alboko adarren urteko zurtoinetatik ateratzen dira hostoak, oposatuak eta dekusatuak, gurutze-itxuran. Hostoak obal-lantzeolatuak dira, 3-4 x 1,5-2 cm-koak, eta ertzetan dituzten zilio lodi batzuk salbu, glabroak dira. Punta kamutsa eta motza da. Aurreko urteko zurtoinak udaberrian luzatzen dira eta, ondorioz, hosto-bikoteak gero eta gehiago urruntzen dira elkarrengandik. Hostoen goiko erdialdea kanpora-kiribildua da. Nerbio lodiak izaten dituzte.
Loreak
Zurtoinen puntan lore-glomeruluak (2-5 loretakoak) sortzen dira, hostoen antzekoak diren brakteez inguraturik. Batzuetan glomeruluen azpian lore axilarren bat ere ager daiteke. Lantzeolatuak diren eta punta kamutsa duten bost sepalo dituzte. Kaliza 7-9 mm-koa da, glabroa. Petaloak ere bost dira, nahiko handiak (10-13 mm-koak, sepaloak baino handiagoak), zuri garbiak eta eliptikoak edo espatula-itxurakoak dira, eta punta osoa dute. Petaloen oinaldea ziliatua izaten da. 10 lorezilek eta obario batek eratzen dute zati sexuala. Obarioa 3 karpelo elkartzean eratzen dute.
Fruituak
6 hortz apikal dituen kapsula-itxurako fruitua ematen dute, 2,5-4 mm-koa, elipsoidala eta mintzakara. Barnean aurrealdea eta atzealdea tuberkulu txikiz estalita dituzten hazi beltzak daude, 1,3-1,5 mm-koak eta giltzurrun formakoak. Tuberkulua zabal eta txikiak edo estu eta luzeak izan daitezke.
Antzeko espezieak
Ez dago antzeko espezierik
Banaketa
Mediterranear eskualdeko mendebaldeko mendietan banaketa duen landarea da. Endemismo iberiarra da, eta bere eremua bitan zatitua dauka: iparraldeko zatian Kantabria, Burgos, Araba eta Nafarroan gune bakartuak ditu, eta hegoaldeko zatia, txikiagoa, Cuenca eta Guadalajaran dago. Euskal Herrian, Arabako gune batzuetan eta Nafarroan soilik ageri da. Mendebaldean dagoen gunea, Boveda ingurukoa, espeziea deskribatzeko erabili zen. Gainontzeko populazioak Gasteizko (eta TrebiƱoko) mendietan dira nagusi, Izki mendietan, Iturrietan eta Entzian, hain zuzen ere. Azken hauek Urbasa mendilerroko populazio txikiarekin elkartzen dira.


Habitata
Habitat bereko espezie gehiago
Ekologia
Kareharri natural gordinetan kantonatuta dago landarea, hezetasun edafikoak, izotzak eta udako lehorteak substratuaren krioturbazioa eragiten duten inguruan.
Fenologia
Kareharri natural gordinetan kantonatuta dago landarea, hezetasun edafikoak, izotzak eta udako lehorteak substratuaren krioturbazioa eragiten duten inguruan.