Arenaria erinacea

Mulutxo hau iberiar mendi mediterraneoetako endemismoa da. Lurzoru krioturbatua duten kareharrizko gandor eta muino harritsu eta haizetsuetan soilik hazten da eta Euskal Herrian, Kodes mendilerroan baino ez da azaltzen, eta bertan bi populazio isolatu bakarrik ezagutzen dira. Hori dela eta, 1998. urtetik ‘Bakana’ bezala sailkatuta dago EAEko Espezie Mehatxatuen Zerrendan.

Dibisioa:
Klasea:
Subklasea:
Ordena:
Familia:
Klasifikazioa: Boiss., 1840
Estatusa: ne

Morfologia

Landare iraunkorra dugu, mulu trinkoak eratzen dituzten errizoma motzez osatutakoa. Oinarrian zurkara da eta asko adarkatzen da, gehienez 8 cm-ko zurtoinak garatzen dituelarik. Zurtoin hauek iletsuak dira, korapilatuak eta orokorrean, hostoak baino motzagoak.

Hostoak

Hostoak 2-6 x 0,7-1,2 mm-koak, eseriak dira, forma obatu-lantzeolatukoak, zorrotzak, eta mukroidunak. Bizarrak 0,2-0,5 mm neurtzen ditu. Hostoen ertzak lodituta egoten dira eta nerbio bakarra dute. Glabroak dira edo ziliatuak azpikaldean.

Loreak

Zurtoin txiki batzuk urtero luzatzen dira, hostoak banatuagoak dituzte eta horien puntan loreak ateratzen dira. Loreak burutxoetan biltzen dira, orokorrean 4-5 loreko multzoetan elkartuta, hostoen antzekoak diren bi brakteez babestuta (hauek beti loreak baino motzagoak direlarik). Loreak ere eseriak dira.

Lore pentameroak dira. Kalizak 4,5-7 mm neurtzen ditu eta iletsua edo glabroa izan daiteke. Sepaloak oblongo-lantzeolatuak dira, ziliatuak, zorrotzak eta ertz mintzakara eta zeharargitsua dute, lehorra. Petaloak, aldiz, kaliza baino handiagoak dira, 6-9,5 mm-koak, zuri garbiak eta eliptiko zabalak, eta punta osoa dute. 10 lorezilek eta obario batek osatzen dute organo sexuala. Obarioa 3 karpeloz eratuta dago, eta kapsula-itxurako fruitua ematen du, dituen 6 hortz apikalei esker irekitzen dena. Anterak 0,5-0,8 mm-koak dira, arrosak edo horiak.

Fruituak

Fruitua kapsula motakoa da, 34,5 mm-koa, oblongoa eta hortz tenteekin. 1-1,3 mm-ko haziak ematen ditu, giltzurrun formakoak, beltzak eta tuberkulutsuak.

Antzeko espezieak

Ez dago antzeko espezierik

Banaketa

Kontinentaltasunaren eragina duten iberiar mendi mediterraneoetako endemismoa da. Euskal Herrian dago espezie honen ipar-ekialdeko banaketa-muga, eskualde eurosiberiarra eta mediterraneoaren arteko trantsizio-zonan, hain zuzen. Gure lurraldean, hegoaldeko mendietan bakarrik bizi da, Kodes eta Kantabriako mendikateetan, hain zuzen ere, 900 eta 1.400 metro bitarteko altitudean.

Ekologia

Lurzoru krioturbatua duten kareharrizko gandor eta muino harritsu haizetsuak xumeki estaltzen dituen landarediaren zati da. Eremu horiek Gaztelako ordokietako eta iberiar sistemako kareharrizko mendietako larreen antzekoak dira.

Fenologia

Lurzoru krioturbatua duten kareharrizko gandor eta muino harritsu haizetsuak xumeki estaltzen dituen landarediaren zati da. Eremu horiek Gaztelako ordokietako eta iberiar sistemako kareharrizko mendietako larreen antzekoak dira.

Erabilerak

Espezieen arteko elkarrekintzak