Belartxo iraunkor hau mendebaldeko Piriniotan eta Kodes mendilerroko gune bakarrean baino ez da hazten, pagadiaren mailan kokatzen diren larreetan kolonia txikiak eratuz. Hori dela eta, 2010. urtetik ‘Galzorian’ bezala zerrendaturik dago EAEko Espezie Mehatxatuen Zerrendan. Antennaria izenaren jatorria latineko ‘antenna’ hitza da, eta lore arren kardilaunaren ileek intsektuen antenen forma beretsua izateagatik hartzen du izena.
Antennaria dioica

Dibisioa: Magnoliophyta
Klasea:Magnoliopsida
Subklasea: Asteridae
Ordena: Asterales
Familia: Asteraceae
Klasifikazioa: L. Gaertn., 1791
Estatusa: ne
Morfologia
Landare belarkara dugu, iraunkorra, korapilatua, tomentotsua eta muluak eratzen dituena. Estoloi herrestari antzuak izaten ditu, 2-5 cm-koak, eta oso modu trinkoan antolatutako hosto-errosetak. Soilik loreak daramatzaten zurtoinak dira tenteak eta lore ar eta emeak oin desberdinetan bereizita ditu. Loreak dituzten zurtoinek 3-10 cm-ko garaiera lortzen dute eta kotoi-itxurako ilez estalita daude.
Hostoak

Loreak
Loreak 3-7 multzoetan elkartzen dira, korinbo txiki gisa. Lore horiek braktea zurixka edo arrosaz osatutako inbolukru batez babestuta daude, 5-7 mm-koa eta zertxobait pubeszentea oinarrian. Brakteen inbolukru horiek, arretan zabalak dira, arrosa argi edo txurixkak, 5-6,5 mm-koak eta pubeszenteak oinarrian; eta emeetan meheagoak eta luzatuagoak (3-4 mm-koak), eta orokorrean, arrosak dira. Korolak 4-5 mm-koak dira.
Fruituak
Fruituak 0,5-1 mm-koak dira, guruintsuak.
Antzeko espezieak
Ez dago antzeko espezierik
Banaketa
Banaketa boreo-alpetarra duen landarea da, hau da, ipar hemisferioko mendi garaietan eta iparraldeko latitudeetan bizi da. Eurasian zehar nahiko banaketa zabala du, Piriniotatik Japonera eta Ipar Ameriketako Aleutiar uharteetan ere aurkitzen da.
Euskal Herrian soilik mendebaldeko Piriniotan eta Kodes mendilerroko kokagune bakarrean aurkitu da, pagadiaren mailan kokatzen diren larreetan kolonia txiki bat osatuz, gutxi gorabehera 1200 m-ko garaieran, mendizerra horretan hondar-lurra duen toki bakan batean. Kokagune hau beste populazioetatik 100 km baino gehiago urruntzen da, bai ekialdetik (mendebaldeko Pirinioak), bai mendebaldetik (Kantabriako mendiak) eta bai hegoaldetik (Sistema Iberikoa). Gainera, hiru leku horietan, landarea garaiera nahiko handiagotan bizi da.

Habitata
Habitat bereko espezie gehiago
Ekologia
Euskal Herrian 1200 metroko garaieratik gora aurkitzen da soilik, lur hareatsu eta solteak dauden eremuetan, baina txilardi, larre lehor eta lur harritsuetan ere aurkitu izan da, beti ere lurzoru azidoetan.
Fenologia

Erabilerak
Bere loreak infusiotan hartzen ziren antzina, arnas-arazoak tratatzeko (Maza et al., 2008). Muzilago ugari ditu, flabonoideak eta gatz potasikoak. Hori dela eta eztularen kontrako efektua izan dezake. Gatzek gainera, efektu diuretikoa izan dezakete, baita sukarraren kontrakoa ere.