Landaretxo hau Unbeliferoen familiako (gaur egun Apiaceae familia) kidea dugu, horrela deitua loreek unbela forma izaten dutelako. Angelica hau jatorriz Piriniotakoa da. Komunitate megaforbikoetan hazten da, mendietako aintziren ertzetan eta batez ere Nafarroako haranetan da ugaria. 2011. urtetik dago Espezie Mehatxatuen EAEko katalogoan ‘Kaltebera’ bezala zerrendaturik.
Angelica razulii

Dibisioa: Magnoliophyta
Klasea:Magnoliopsida
Subklasea: Rosidae
Ordena: Apiales
Familia: Apiaceae
Klasifikazioa: Gouan, 1773
Estatusa: ne
Morfologia
Belar iraunkorra da, baina normalean behin baino ez da loratzen, hau da, monokarpikoa da. Bere zurtoinek 40-120 cm-ko altuera lortzen dute eta 2 cm-rainoko diametroa. Adartsuak izaten dira, ildaskatuak eta glabroak oinarrian baina iletsuak gainaldean (orokorrean ile luze eta trenkadadunak).
Hostoak
Hostoak 20-50 x 22-60 cm-koak dira eta gehienetan 2 pinnatisektuak (oso gutxitan 3 pinnatisektuak). Berde mate kolorekoak dira, baina azpialdeko kolorea argiagoa izaten da. Gainaldean glabroak dira eta ile motz gutxi batzuk dituzte azpialdeko nerbiazioa inguratuz.
Oinarri inguruko hostoen tamaina 2-10 x 0,5-2,5 cm-koa da, sesilak dira eta formaz, lantzeolatuak. Aldiz, hosto terminalak erdiko nerbioaren inguruan dekurrenteak dira eta ertz zerratua dute, hortz ez oso hetereogeneoekin, zorrotzak eta mukroi batean amaitzen direnak. Pezioloak mozketa zirkularra du.

Loreak

Fruituak
Fruituak 5-6,5 x 2,5-4 mm-koak dira eta inguru eliptiko edo obobatua dute, arre kolorekoa. Merikarpoek sahiets dortsalak dituzte, ez oso nabariak, eta ertzetakoek luzapenak dituzte hegotxo moduko bat eratuz, 0,9-1,2 mm-ko zabalerakoa eta ertz leunekoa.
Antzeko espezieak
Angelica major
Angelica razuliiren hostoak estuki lantzeolatuak dira eta erregularki zerratuak.
Angelica sylvestris
Angelica sylvestrisen pezioloak mozketa kanalikulatua du, ez zilindrikoa. Gainera, A. razuliiren hosto-segmentuak estuagoak dira eta unbelaren erradioak oso irregularrak. Azkenik. A. razuliiren fruituak handiagoak dira eta hauen hegoek merikarpoaren zabalera berdina dute edo txikiagoa, eta ez dira ondulatuak.
Banaketa
Piriniotako endemismoa da eta ekialdeko Pirinioen haranetan aurki daiteke, Nafarroako eta Kantaurialdeko mendietan populazio isolatuak ager daitezkeelarik, esaterako Aiako Harrietan (Aizpuru et al., 2005; Garmendia et al., 2008).

Habitata
Habitat bereko espezie gehiago
Ekologia
Landare silizikola da, megaforbioetan hazten dena, itsaslabarretan, ibai ertzetan, basoetako argiguneetan edo larre hezeetan, 700-2000 metrora.
Fenologia