Mulutxo hau Bizkaiko Golkoko zonalde atlantiar-pirenaikoko endemismoa da eta Lapurdi zein Gipuzkoako kostaldeko zenbait dunatan hazten da, Bizkaiko kostaldetik erabat desagertu baita. 2011. urtean EAEko espezie mehatxatuen katalogoan ‘Kaltebera’ bezala sailkatu zen eta galtzeko arriskuan dagoela uste da.
Alyssum loiseleurii

Dibisioa: Magnoliophyta
Klasea:Magnoliopsida
Subklasea: Dilleniidae
Ordena: Capparales
Familia: Brassicaceae
Klasifikazioa: P. Fourn., 1936
Estatusa: ne
Morfologia
Landare iraunkorra da, kolore berde-hauskareko zurtoin herrestariak dituena, gehienez 5-15 cm-ko altuera lortzen duelarik. Zurtoinaren oinarria zurkara da eta bertatik lurrazpiko adarrak garatzen ditu, behintzat substratu bigunetan. Lurrazpiko adar hauek ardatz antzu ugari izaten dituzte.
Hostoak
Hostoek izar formako ilez osaturiko indumentua dute. Hosto kaulinarrak, 7-10 x 3-4 mm-koak, forma oblongo-lantzeolatua dute eta oinarriak peziolo motza eratzen du. Goiko hostoak, aldiz, handiagoak dira.
Loreak
Loreak zurtoin herrestarietan agertzen dira eta luku motako infloreszentziatan batzen dira, tenteak direnak, forma piramidalekoak eta 40 x 30 mm-rainokoak. Kalizak, zurtoinaren kolore bereko lau sepalo situ, erorkorrak direnak eta hauek ere pubeszenteak. Aldiz korolak, lau sepalo hori ditu, 4,5-5,5 x 2-3 mm-koak, oinarrian estuak direnak eta gero zabaltzen doazenak, linboak bihotz forma har dezakeelarik.
Androzeoak 6 estamin ditu, 4 luze eta bi motz. Motzen hegaltxo moduko bat dute harizpian eta albokoek apendize oso bat, harizpiaren oinarrira lotutakoa. Nektarioak borobilduak dira. Azkenik, ginezeoak obario pubeszentea du, 3-4 mm-ko estiloarekin eta bi primordiorekin lokulu bakoitzean.
Androzeoak 6 estamin ditu, 4 luze eta bi motz. Motzen hegaltxo moduko bat dute harizpian eta albokoek apendize oso bat, harizpiaren oinarrira lotutakoa. Nektarioak borobilduak dira. Azkenik, ginezeoak obario pubeszentea du, 3-4 mm-ko estiloarekin eta bi primordiorekin lokulu bakoitzean.
Fruituak
Mulutxo honen fruitua 4-5 x 3,5-4,5 mm-ko silikula da. Hazi eliptikoak ditu, 1(2) lokulu bakoitzeko eta tamainaz 2-2,5 x 1,5-2 mm-koak.
Antzeko espezieak
Ez dago antzeko espezierik
Banaketa
Bizkaiko Golkoko zonalde atlantiar-pirenaikoko endemismoa da eta Frantziako Landetatik Galiziaraino zabaltzen da, baina gaur egun, Kantabriatik, Bizkaiatik, Asturiasetik eta Lugoko kostaldeetatik erabat desagertu dela uste da. Euskal Herrian Lapurdi zein Gipuzkoako kostaldeko zenbait dunatan hazten da.


Habitata
Habitat bereko espezie gehiago
Ekologia
Dunetan eta kostaldeko hareatzetan hazten da.
Fenologia
Dunetan eta kostaldeko hareatzetan hazten da.