Erraboiletatik aurrera hazten den landare hau mendietako gune harritsuetan aurki dezakegu, 900 metroetatik aurrera, multzo nahiko oparoak eratuz. Hala ere, euskal isurialdean baino ez da agertzen, Zalamatik, Gorbeia eta Anboto igaroz, Aizkorri eta Aralarreraino, beti ere lainoek ukitzen dituzten erlaitzetan.
Basabaratxuria
Allium victorialis

Morfologia
Hostoak
Loreak
25-51 x 30-50 mm-ko infloreszentzia esferikoak eratzen dituzte, kanpai-itxurako 32-85 lorez eratuta daudenak, erraboiltxorik gabeak. kordotxak 1-2 segmentu ezberdin ditu, leunak, estuki hegaldunak, ez handituak. Kanpo eskuinaldeko kordotxek, antesikoek, ez dute brakteolarik.
Tepaloak eliptikoak dira, orokorrean kamutsak, leunak eta horiak. Kanpo tepaloak 4,6-5,4 x 1,3-2,2 mm dituzte eta barnekoek 4,4-6,4 x 1,6-3 mm. Estamin/tepalo erlazioa = 1,4-1,9 da eta estaminek ez dute oinarri koroztaturik. Kanpo-harizpiek 5,8-7,9 x 0,47-0,91 mm neurtzen dituzte eta sinpleak dira, lantzeolatuak eta oinarri zabalduarekin. Barne-harizpiek aldiz, 2-7,7 x 0,87-1,85 mm neurtzen dituzte, sinpleak dira eta hauek ere oinarri handitua dute, harizpiaren erdialderaino.
Anterak, ,4-2,3 x 0,6-0,9 mm-koak dira, hori argi kolorekoak. Obarioa 1,8-3,4 x 1,2-2,6 mm-koa da, oboboidea, leuna eta gandorrik gabea. Estiloa osoa da, 2,4-4,8 mm-koa.
Fruituak
Antzeko espezieak
Convallaria spp.
Lorerik gabe daudenean, bi genero hauen arteko hostoek antza handia dute baina loreekin erabat bereizgarriak dira, Convallaria generokoen loreak ez baitira infloreszentzia esferikoetan elkartzen.
Banaketa
Basabaratxuri mardul honek banaketa-eremu zirkunboreal bat dauka, eta Europako hegoaldean mendi garaienetan baino ez da bizi. Hala ere, Alaskatik Europaraino aurki daiteke, baita Asian ere.
Euskal Herrian, 900 eta 1300 metro artean agertzen da; garaiera harrigarri baxuetan alegia. Isurialdeen banalerroko mendietan baino ez da aurkitu eta Zalamatik, Gorbeia eta Anboto igaroz, Aizkorriraino doazen herrietan aurkitu da. Aralar mendikateko Nafar alderdian bizi da, Gipuzkoako mugatik oso gertu.

