Lore horidun landaretxo hau espezie nahiko arraroa dugu, soilik Piriniotan eta Alpeetako zenbait gune isolatuetan hazten baita, lurzoru harritsuetan. Hori dela eta, Nafarroako Espezie Mehatxatuen Zerrenda Gorrian ‘Zaurgarria’ kategorian sailkatuta dago.
Adonis pyrenaica

Dibisioa: Magnoliophyta
Klasea:Magnoliopsida
Subklasea: Ranunculidae
Ordena: Ranunculales
Familia: Ranunculaceae
Klasifikazioa: Augustin Pyrame de Candolle, 1815
Estatusa: ne
Morfologia
Landaretxo iraunkorra dugu, 10-30 cm-koa, pixkat pubeszentea.
Hostoak
Ranunkulazeoen hosto tipikoak dituzte, ondo garatutako linboarekin. Oinarri aldeko hostoak handiak dira, peziolo nabaria dute eta hosto kaulinarrek bezala 2-4 pinnatisektu.
Loreak
Sepalo glabroak dituzte edo ile sakabanatu gutxi batzuekin, batzuetan guruintsuak. 10-15 petalo dituzte, horiak eta 1-1,5 cm-koak. Anterak ere horiak dira.
Fruituak
Landare hauen fruituak akenio motakoak dira, 6-7 mm-koak eta glabrotik oso pubeszentera izan daitezke, behintzat goialdean. 2-3 mm-ko kakoa dute, kurbatua.
Antzeko espezieak
Ez dago antzeko espezierik
Banaketa
Soilik Piriniotan eta Alpeetako zenbait gune isolatuetan aurki daiteke. Euskal Herriko hegoaldean soilik Nafarroan aurkitzen da, Pirinio inguruetan eta iparraldean ere Pirinioen inguruan aurki daiteke.


Habitata
Habitat bereko espezie gehiago
Ekologia
Larre harritsuetan eta mendi-harkaitzetan hazten da, bereziki kareharritan. 1500-2600 metroko altitudetara aurki daiteke.
Fenologia
Larre harritsuetan eta mendi-harkaitzetan hazten da, bereziki kareharritan. 1500-2600 metroko altitudetara aurki daiteke.