Fagus, latinezko ohiko izena; sylvatica, latinez sylvaticus-a-um esaeratik dator eta, basoetan hazten dena esan nahi du. Europako erdialde eta mendebaldean bizi da, klima samur eta hezeko eskualdeetan; udako lehorterik eta neguko izozterik gabekoetan. Euskal Herrian, bi isurialdetan ondo banaturiko basoak ditu. Isurialde kantauriarrean, haritz kandudunarekin topo egin arte zabaltzen da. Isurialde mediterraneoko pagadiak askoz zabalagoak eta ikusgarriagoak dira, Iratiko basoa kasu, non Europako pagadirik handienetakoa dugun. Dena den, pagadi hauek pirineotan 1.800 metro arte igotzen dira, izeiarekin bat egin arte.
Pagoa
Fagus sylvatica

Morfologia
Zuhaitzok 40 m-ko altuerara irits daitezke. Euskal Herrian ditugun eguzki landaretako bat da, hots, eguzkiaren bila ziztu bizian gorantz hazten diren zuhaitzetakoa. Normalean, basoetan bizi direnez, oso luzeak eta amaieran adarkatuak izaten dira. Baina, bakartiak direnean eta nahi adina argi dutenean askoz ere borobilagoak izaten dira eta, baita adarkatuak ere.
Euskal basoetan, beste hainbatetan bezala, beste eite bitxi bat azaltzen dute, lepatua deritzona. Hauek, lehengoak ez bezala, oin beretik hazten dira eta 2 – 3 m-ra (gorantz segi ezingo balute bezala) asko adarkatzen dira berriz ere gora joateko. Hau ikazkintza dela eta gertatzen da, izan ere, industrializazioaren hasieran ez zituzten zuhaitzak guztiz mozten, horren ordez zuhaitzari adarrak mozten zizkioten zuhaitza bera hil ez zedin.
Azala grisa du, leuna eta, ia batere zarpailtzen ez denetakoa. Eta gainera, likenek kolore zurixka bat ematen diote.
Hostoak
Loreak
Fruituak
Antzeko espezieak
Ez dago antzeko espezierik
Banaketa


Habitata
Habitat bereko espezie gehiago
Ekologia
Bere formazioetan -pagadietan- hainbeste nagusitzen da, sail ia espeziebakarrak eratzen dituela. Euskal Herrian estai menditarraren adierazlea da eta, ekialdetik mendebaldera zeharkatzen duten mendietan sail zabalak estaltzen dituzte.
Fenologia
Bere formazioetan -pagadietan- hainbeste nagusitzen da, sail ia espeziebakarrak eratzen dituela. Euskal Herrian estai menditarraren adierazlea da eta, ekialdetik mendebaldera zeharkatzen duten mendietan sail zabalak estaltzen dituzte.
Erabilerak
Apaingarritzat ere landatzen da, bereziki, hostoak kolore purpura bizikoak dituen atropunicea barietatea.