Gerezi-erramua

Prunus laurocerasus

Prunus generoko espezie betiberde bat da. Jatorrizkoa Euskal Herrikoa izan ez arren, landare ornamental bezala landatu izan ohi da, batzuetan bertakotuz. Bere baldintza ekologikoak eman ezean, garapen handiagoaren faltan, zuhaixka bezala garatzen da. Euskal Herrian gerezi erramu bezala ezagutzen dugu.

Dibisioa:
Klasea:
Ordena:
Familia:
Klasifikazioa: Linnaeus

Morfologia

Fanerofitoa, 3-8m bitarteko zuhaixka edo zuhaitz txikia eta betiberdea da. Adarren azala arre-beltz kolorekoa izan ohi da, leuna eta adartxo glabro eta berdetsuekin.

Hostoak

Hostoak larrukarak dira, ertzean ia osoak, obalak eta koriazeoak. Tamaina: 8-16 x 2.5-7.5cm. Koloreari dagokionez, berde ilunak izaten dira, lustredunak gainaldean eta argiagoak azpialdean. Orokorrean, 2-6 guruin biribil dituzte erdiko nerbioaren alde bakoitzean. Guruin hauek almendra usaina ematen diote. Txortena motza du, ia 1cm-koa eta kolore berdekoa.

Loreak

Loreak ugariak (25-45 lore) dira, luku tenteetan bilduak, azpialdean duten hostoaren luzera berdinduz edo gutxigatik gaindituz. Tamaina: 7-15cm. Petaloak kolore zurikoak dira. Errezeptakulua 4.5mm artekoa izan daiteke. Kaliza 5 sepalo oso laburrez eta 5 petalo zuriz (3-5mm) osatua dago. Androzeoa estamin ugariz osatua dago (15-30 estamin) eta obulutegia monokarpelarra da (baita estigma eta estilo bakarrekoa ere).

Fruituak

Fruitua drupa biribila da (10-15mm), globosoa edo oboidea. Hasieran kolore berdekoa da, gorria gerora eta heldutasunean beltza. Zapore latzeko fruitua da. Landarearen atal toxikoa da.

Fruitu heldua zenbaitetan kontsumitua izaten da, baina kontu handiarekin ibili behar da toxikoa baita.

Antzeko espezieak

Laurus nobilis

Hostoetan eta eitean antzekotasunak erakusten dituzte.

Prunus caroliniana

Kontuz ibili behar da erreferentziak egitean, zenbaitek espezie honi ere gerezi-erramua deitzen baitiote. Banaketa amerikarra du.

Banaketa

Kaukaso, Penintsula Balkaniarra, Turkia eta Persiakoa da jatorriz, sarritan apaingarritzat erabiltzen da, batzuetan bertakotuz.

Ekologia

Orokorrean landare ornamentala denez, parke eta jardinetan landatzen da. Hala ere, zenbait kasuetan bertakotu egin da eta zenbait baso hostogalkorretan (harizti eta gaztainadi bezalako basoetan, esate baterako).

Altitudeari dagokionez, 50-500m bitartean kokatzen da. Orokorrean, edozein lurzoru onartzen du, istilduak daudenak ezik. Ondorioz, lurzoru ongi drenatuak nahiago izaten ditu.

Klima atlantiar, kontinental, mediterranear edota menditarrean aurki dezakegu. Klima hotza toleratzen du eta -15ºC-rainoko izozteak jasan ditzake (loraldian dagoenean ez ditu jasaten).

Hazkunde abiadura handia du eta 30-100 urte bitarteko biziraupena izan ohi du.

Fenologia

Erabilerak

Bere hosto xehatuek almendra mingots usaina dute, azido zianhidrikoa askatzen duten zenbait glukosido baitituzte. Hauen destilatua zaporea emateko, arnasa suspertzeko eta antiespasmodiko gisa erabiltzen da, baino pozoi indartsua denez, sendagileek bakarrik erabil beharko lukete.

Lurrungintzan ere erailtzen da.

Oso ohikoa da lorezaintzan hesi bezala erabiltzea, landare ornamental oso ohikoa baita.

Espezieen arteko elkarrekintzak