Lapatxondoa

Prunus insititia

Makrofanerofito hau lapatxondo bezala ezagutzen den zuhaixka bat da.

Dibisioa:
Klasea:
Ordena:
Familia:
Klasifikazioa: Linnaeus

Morfologia

Lau (sei) metroko altuera izan dezakeen zuhaixka bat da, hostogalkorra, adartsua eta batzuetan arantzatsua. Adarrak okertsuak izaten dira, azal leunekoak eta arre-gorrixkak. Adar txikiak aldiz, grix kolorekoak izan ohi dira, gazteak direnean iletsu eta batzuetan arantzatsuak izanik.


 

Hostoak

3-6(8) x 1,5-4(5)cm-ko hostoak izaten ditu. Obobatuak izan ohi dira, eliptikoak edo obatu-lantzeolatuak. Ertza zerratua izan ohi da. Hostoaren kolorea berde iluna eta glabreszentea da. Pezioloa 0,7-1(2)cm-koa eta pubeszentea da. Estipulak linearrak edo lantzeolatuak izan ohi dira.

Loreak

Lore bakartiak edo 2-3ko faszikuluak izan ohi ditu, 5-10(15)mm-ko pedizelodunak eta pubeszenteak. Errezeptakulua 2,5-4,5 mm-koa da, kanpai itxurakoa eta glabroa. Sepaloak (2)2,5-4 mm-koak dira, triangeluarrak edo obatuak, mutur dentikulatua eta pubeszenteak. Petaloak 6-10(15) mm-koak dira, osoak, obobatuak eta zuriak. Obulutegia glabroa da.


 

Fruituak

Fruitua (15)20-30(50) mm-koa da, subglobotsua edo oboide-oblongoa. More, hori edo berde koloreko fruitua du, pruinutsua. Mesokarpoak zapore mikatza eta garratza du. Endokarpoa aldiz, zimurtsua da. 2n = 16*, 48*; n  = 8*.


Haziak marroi argi kolorekoak eta zimurtsuak dira.

Antzeko espezieak

Ez dago antzeko espezierik

Banaketa

Fruitua (15)20-30(50) mm-koa da, subglobotsua edo oboide-oblongoa. More, hori edo berde koloreko fruitua du, pruinutsua. Mesokarpoak zapore mikatza eta garratza du. Endokarpoa aldiz, zimurtsua da. 2n = 16*, 48*; n  = 8*.


Haziak marroi argi kolorekoak eta zimurtsuak dira.

Ekologia

Makrofanerofitoa da.

Fenologia

Makrofanerofitoa da.

Erabilerak

Fruituak zapore mikatz eta garratza izan arren, mermeladak, konpotak eta likoreak egiteko erabiltzen dira.

Beste frutarbolen oinarri bezala ere erabiltzen da.

Espezieen arteko elkarrekintzak