Papar gorriko hegazti hau, bere koloreagatik eta bere kantuagatik gure inguruko basoetako hegaztirik ezagunenetarikoa da.
Txantxangorria
Erithacus rubecula

Phyluma: Chordata
Klasea:Aves
Ordena: Passeriformes
Familia: Turdidae
Klasifikazioa: Linnaeus, 1758
Estatusa: lc
Deskribapena
Txantxangorriak hamairu cm-ko altuera izan ohi du. Bere ezaugarririk bereizgarriena kolorea da, aurpegia eta paparra kolore gorri-laranjakoak baititu eta hortik datorkio izena. Burua eta bizkarra kolore grisekoak ditu, abdomena zuria duen bitartean. Mokoa laburra da eta indibiduo gazteek orbain marroiak dituzte gorputz guztian zehar (asturnatura.com).
Antzeko espezieak
Ez dago antzeko espezierik
Banaketa
Europa guztian zehar ageri da Islandian, Fennoskandia (Eskandinaviar penintsulak, Kola penintsulak, Kareliak eta Finlandiak osaturiko eremu geografikoa) iparraldean eta Ipar Afrikan izan ezik (asturnatura.com).
Iberiar Penintsulako erdi septentrionalaren zati handienean bizi da, Duero ibaiaren inguruko zuhaitzik gabeko guneetan eta Ebroko ibaiaren inguruko lehorreko lurretan izan ezik. Penintsularen hegoaldeko partean sistema menditsuetan soilik ageri da (enciclopediadelasaves.es).

Habitata
Baso heze eta hostotsuetan bizi da, uretatik urbil; parke eta lorategietan ere oso ugaria da. Orokorrean hegazti lasaia da eta erraz ikus daiteke; hala ere, oso territoriala da eta oso oldarkorra da bere lurraldean sartzen diren kideekin (asturnatura.com).
Habitat bereko espezie gehiago
Elikadura
Batez ere intsektuez elikatzen da, baita zizare eta barraskiloez ere (fauna iberica.org). Udazkenean zehar baiak jaten ditu eta neguan baserrietako aletegietara urbiltzea ohikoa izaten da (asturnatura.com).
Ugalketa eta ontogenia
Ugal garaia urtarrilean hasten da. Orduan hasten dira arrak kantuan lurraldea markatu eta emeak gorteiatzen. Normalean kantua nahikoa izaten da lurraldea markatzeko, baina batzuetan arren arteko borrokak izaten dira. Ugal garaian zehar, arrak emea elikatzen du eta emeak kabia eraikitzen du lurzoruaren gainean zuhaisken artean edo belar altuaren artean dagoen zuloren bat aprobetxatuz edo zuhaitzen zulotxoetan (asturanatura.com).
Arrautzak martxoa eta uztaila artean erruten ditu, bi errunaldi ere izan ditzakeelarik urtean. Errunaldia 5 edo 7 arrautzekoa izan ohi da eta hamairu edo hamalau egunez inkubatzen dituzte. Txitak itsuak eta lumarik gabe irteten dira arrautzatik. Hegan hasten direnean oraindik ez dute papar gorria, hori dela eta, aitaren lurraldean lasai ibili daitezke hegaka, honek eraso egin gabe (asturnatura.com).

Bizimodua
Migratzaile partziala da, latitude batzuetan desplazamendu luzeak egiten baditu ere. Iberiar Penintsulan iparraldean eta mendietan soilik kumatzen da (faunaiberica.org).