Hypericum generoko mulu txikia da Hypericum calycinum. Asko landatu da lorategietan bere lore hori handiengatik. Jatorriz Turkia eta Bulgariako den arren, areka eta belardietan bertakotu da Euskal Herrian.
Hypericum calycinum

Dibisioa: Magnoliophyta
Klasea:Magnoliopsida
Ordena: Malpighiales
Familia: Hypericaceae
Klasifikazioa: L.
Morfologia
60 cm arteko mulu ilegabea da. Zabaletara 1-2 m-raino haz daiteke. Zurtoinean luzetarako lau lerro ditu.
Hostoak
Hosto eliptikoak ditu, oposatuak eta ia eseriak.
Loreak
3-5 cm-ko diametroko loreak ditu, 1-3 loreko muturreko zimatan, kolore hori bizikoak. Hainbat sepalo eta petalo asimetrikoak ditu. Bost petalo eta kolore horiko estamine ugari.
Fruituak
Kapsula obatu erako fruituak ditu, erreflexuak.
Antzeko espezieak
Hypericum
Euskal Herriko beste zurezko Hypericumak baino txikiagoa da eta lore handiagoak ditu.
Banaketa
Jatorria Asia hego-mendebaldean eta Europa hego-ekialdean duen arren, asko landatu da lorategietan eta horri esker asko zabaldu da. Euskal Herrian areka eta belardietan bertakotzen da.
Habitata
Habitat bereko espezie gehiago
Ekologia
Fenologia
Erabilerak
Santio belarrak (Hypericum perforatum) sortzen dituen sustantzia berak sortzeko gai da, baina kontzentrazio desberdinetan.