Hegazti honek haurren jostailu bati ematen dio izena. Izan ere, karrakaren kantuak, nota motz eta soinu gogorrekoak, jostailu honek ateratzen duen soinua gogorarazten baitu.
Karraka
Coracias garrulus

Deskribapena
Antzeko espezieak
Ez dago antzeko espezierik
Banaketa
Bi subespezieek banaketa desberdina dute. Coracias garrulus garrulus Marokon, Europa hego-mendebalde eta erdialdean, Asia mendebaldean (Iran) eta Siberia hegoaldean ugaltzen da. Coracias garrulus semenowi aldiz, Iraken, Turkmenistan iparraldean, Kazajstatan hegoaldean eta Txina iparekialdean ugaltzen da. Bi subespezieek banaketa desberdina izaten dute neguan, nahiz eta biak Afrikara migratzen duten, lehenengoak Senegal eta Camerun inguruan eta bigarrenak Etiopia mendebaldea, Kongo eta Hegoafrika inguruan.
Iberiar penintsulan banaketa nahiko barreiatuta dauka, iparraldeko, erdialdeko eta hegoaldeko lautadetan eta eremu mediterranearrean. Euskal herriari dagokiola, Nafarroa erdialdean deskribatu dira hegazti espezie honen ale bakarrak (Avilés 2006).


Habitata
Karrakak estepa epel eta uda beroak dituzten Europako eremu mediterranearretan izaten ditu txitak. Eremu baxu eta irekiak nahiago ditu, harizti eta pinudi helduen basoak, txilardiak betetako basoen soilguneak, nekazalguneak, ibarbasoak eta zuhaitz arantzatsu eta hosto gutxiz osatutako lautadak. Negua sabana lehor edo zuhaitz gehiagoko lautadetan pasatzen ditu (del Hoyo et al. 2001).
Europan okil berdeak (Picus viridis) ibarbasoetako zurzurietan (Populus alba) utzitako zuloak erabiltzen ditu nagusiki. Hala ere, sahats edo zumeetan (Salix spp.) utzitako zuloak edo platanondoek (Platanus orientalis) izaten dituzte zulo naturalak ere erabiltzen dituela ikusi da, baita paretetan edo hareatzetan agertzen diren zuloak (Tron 2006).
Orokorrean nekazal eremuetan elikatzen dira, larreetan (maiatza-ekaina) eta zerealen landaketetan (ekaina-uztaila). Lurgorriak gustukoak dituztela ere ikusi da. Mahastian ere desribatu izan da, baina lurzoruak biluzik ez daudenetan bakarrik (Tron 2006).
Habitat bereko espezie gehiago
Elikadura
Ugalketa eta ontogenia
Bizimodua
Espezie honek izugarrizko distantziak egiten ditu kontinenteen artean migrazio garaian. Karrakak Europako eta Asiako ugalketa eremuetatik 10000 kilometro egiten ditu hegan uda bukaeran (abuztua eta iraila) Afrika sub-Sahariarrera iritsi arte, eta alderantzizko bidea hasten du udaberrian (apirilean)(Avilés 2006).
Espezie lurraldekoia da eta bikote bakoitzak bere lurraldea nahiko oldarkor babesten du (del Hoyo et al. 2001). Txitek usain txarreko substantzia bat botatzen dute bere buruen gainera izututa daudenean. Substantzia honek usaimenaz baliatzen diren harrapariak desorientatu eta gurasoak habia arriskuan dagoela ohartarazten ditu (del Hoyo et al. 2001).