Zuhaitza fanerofito perennea, arre argi kolorekoa eta biziraupen altukoa da, ale batzuk 1000 urteetara iritsiz. Erretxinaduna da eta zedro zuraren antzekoa den usaia askatzen du. Espezie honek hainbat aldaerei egiten die erreferentzia, baina uste da soilik C. sempervirens subsp. horizontalis aldaera dela naturan jatorria duena, beraz, aintzakotzat hartu behar den taxon bakarra da. Kretan du jatorria eta Turkia eta Iran iparraldean ustez basatiak diren populazioak ezagutzen dira, kalteberan daudenak.
Altzifre arrunta
Cupressus sempervirens

Morfologia
Hosto iraunkorreko zuhaitza da, 30 m-ko altuerara iritsi daitekeena. Enborra zuzena, lodia eta metro bateko diametrora heldu daiteke. Kortexa hasieran mehea, leuna eta grisa da eta garatzean gris arrea eta longitudinalki pitzatua. Adarrak biribildu edo kuadrangeluarrak dira, plano bat baino gehiagorekin. Kolore berde ilunekoak dira eta nabarmenki goratzen direnak, gazteak gorrixkak eta helduak leun eta hostoz estaliak. Sustraiak oso garatuak dira eta sistema sekundarioa horizontala, gainazalekoa eta luzea denez, lurzoruari estuki ainguratzen da. Adaburua dentsitatea aldakorrekoa da. Hazkuntza azkarra du lehen 60-80 urteetan zehar.
Hostoak
Loreak
Fruituak
Antzeko espezieak
Cupressus macrocarpa
Bere jatorrizko banaketa areak Kaliforniako Monterey badiako bi estazio txiki besterik ez ditu eta honi zor zaio bere izena, Monterreyko nekosta. 25 m-rainoko zuhaitza da, oso adarkatua oinetik eta C. sempervires espezietik bereizten da albo adasketako hostoak 1-2 mm bitartekoak direlako, handiagoak, eta estrobilo helduak kolore arre gorrizka duelako.
Banaketa
Eskualde mediterraneo hego-ekialdeko mendi ia lehorretan du jatorria (Iran iparraldea, Libano, Siria, Txipre, Kreta, Egeo irlak, Grezia hegoaldea, Tunez eta Maroko). Gaur egungo banaketa zabala da baina oso banatuta dago, murrriztua eta populazio edo ale urri hoiek erregresioan daude. Gaur egungo populazioak, orain bi-hiru mila urte zabalak ziren masen erlikiak direla kontsideratzen da.
Espainian erregistro handiena Alikanten aurkitzen da, nahiz eta orokorrean oso gutxi azaltzen diren.
Euskal Herrian Nafarroaren hego-ekialdean dugu erregistro bakarra.


Habitata
Habitat bereko espezie gehiago
Ekologia
Prezipitazio irregularreko gunetan bizi da eta hau dela eta, transpirazioa kontrolatzeko gaitasun handia du. Lurzoru basiko edota azidoak baita lehorrak edo trinkoak ere jasaten ditu, ez ordea hezeak edo areatsuak direnak. Klima lehorra eta beroetan hazten da, eguzkia behar du, baina ez du -10 ºC-ko tenperatura baxuagoko hotza jasaten.
Suarekiko erresistentea dela kontsideratzen da, izan ere 2012ko uztailan Balentziako 20.000 hektarea erre ziren bost eguneko sutea zela eta. Soilik 22 urteko 946 altzifrek biziraun zuten.
Fenologia
Prezipitazio irregularreko gunetan bizi da eta hau dela eta, transpirazioa kontrolatzeko gaitasun handia du. Lurzoru basiko edota azidoak baita lehorrak edo trinkoak ere jasaten ditu, ez ordea hezeak edo areatsuak direnak. Klima lehorra eta beroetan hazten da, eguzkia behar du, baina ez du -10 ºC-ko tenperatura baxuagoko hotza jasaten.
Suarekiko erresistentea dela kontsideratzen da, izan ere 2012ko uztailan Balentziako 20.000 hektarea erre ziren bost eguneko sutea zela eta. Soilik 22 urteko 946 altzifrek biziraun zuten.
Erabilerak
Milurtetan zehar landatua izan da jatorritik urrun, bereziki eskualde mediterranear eta mendebaldarretan, uda bero eta lehor eta negu leun eta euritsudun lurraldetan. Bere egurra ale xehekoa da, oso aromatikoa eta ia ustelezina. Gaitasun hauei esker estimazio handikoa da zurgintzan, ebanisterian, etab. Hezetasunaren aurreko erresistentzia duela eta, ontzigintzan oso erabilia izan da. Egiptoarrek hileta arkak eraikitzeko erabili zuten eta greko eta erromatarrek legeak idazteko erabili zuten. Gaur egun gitarrak eraikitzeko erabiltzen da. Aintzina bere erretsina lurrinontzietan erre eta olioa helburu terapeutikoekin erabiltzen zen.
Nahiz eta parke eta lorategietan apaingarri gisa erabili, ale hoberenak kanposantuetan aurkitzen dira duten hileta sinbologia dela eta.
Espezieen arteko elkarrekintzak
Gaur egun kankrosis gaixotasuna duten altzifre batzuk aurkitzen dira, Seridium cardinale onddoak sortua eta zuhaitza hiltzera iritsi daiteke.
Habitat naturaletan Juniperus phoenicia, Quercus iles, Pinus halepensis eta Tetraclinis articulata landareekin bizi da asoziatua.