Xibarta balea

Megaptera novaeangliae

Xibarta balea, balaenopteridae familiako espezietatik handienetarikoa da. Helduek 12 eta 16 m arteko luzera eta 36.000 kg izaten dituzte.10 eta 20 minutu arteko doinuak emititzen dituzte arrek, orduak eta orduak errepikatzen egoten direnak. Hauen helburua jakina ez den arren, uste da ugalketarekin erlazionatua izan daitekeela. Gaur egun, 80.000 indibiduo baino ez dira geratzen.

Phyluma: Chordata
Klasea:
Ordena:
Familia:
Klasifikazioa: Borowski, 1781

Deskribapena

Oso animali handiak dira, beren gorputz mardula dela eta identifikatzen errazak izaten direnak. Emeak normalean arrak baino handiagoak izaten dira, gutxi gora behera 17,4 m izaten dituzte. Arrek berriz 15,5 m bataz beste. Azala oso lodia dute, bizkarraldea kolore beltzekoa da. Baina azal honen lodiera aldakorra izaten da, urtaroa, adina eta egoera fisiologikoaren arabera. Hegats dortsala berriz oso txikia da, indibiduo bakoitzaren arabera oso aldakorra den arren. Hegats lateralak oso handiak izaten dituzte, gorputzaren luzeraren heren bat izatera iritsiz. Hegats lateralak zuriak izaten dira behe aldean. Goi aldea berriz zuria edo beltza izan daiteke, populazio eta indibiduo bakoitzaren arabera. Normaleak atlantikoan bizi diren espezieena zuria izaten da, eta beltza pazifikoan bizi direnena. Buruan eta barailean hainbat konkor agertzen dituzte, tuberkulu izenarekin ezagutzen direnak, non folikulo pilotsuak egoten diren. Familia honetako beste espezie batzuek bezala, tolesdura batzuk ageri dituzte alde bentralean. Isatsa, zuria edo beltza izan daiteke indibiduo bakoitzaren arabera, eta hau uretan sartzen diren bakoitzean kanporatzen dute. Xibarta balea uretan sartzen den bakoitzean, airea kanporatzen du, 3 metrotaraino iritsi daitekeen hodei antzeko bat sortuz.

Antzeko espezieak

Ez dago antzeko espezierik

Banaketa

Habitata

Habitat bereko espezie gehiago

Elikadura

Ugalketa eta ontogenia

Bizimodua