Euskal Herriko eta Europako okilen artean txikiena da. Gainerako generokideen antzekotasun morfologiko handia duen arren, haiek guztiak baino nabarmen txikiagoa da. Euskal Herriko baso-ingurune ia guztietan aurki daiteke, baso hosto-erorkorretan eta ibai ertzeko basoetan batez ere, baina ez da oso ugaria. Interes bereziko espeziea da EAEn eta Nafarroan.
Okil txikia
Dendrocopos minor

Phyluma: Chordata
Klasea:Aves
Ordena: Piciformes
Familia: Picidae
Klasifikazioa: Linnaeus, 1758
Estatusa: lc
Deskribapena
Tamaina txikiko okila da, 25-30 cm bitarteko hego-zabalera eta 13-14 cm inguruko gorputz-luzera duena. 20-30 g inguruan pisatu ohi du. Bizkarraldea eta hegoen goialdea beltzak dira, marra horizontalak eratzen dituzten orban zuridunak. Sabelaldea eta hegoen azpialdea, aldiz, zuriak dira eta kolore arreko orbanak izan ohi dituzte. Burua zuria da, baina mokoaren ertzetik lepoaldera hedatzen den orban beltza eta kaxko beltza nabarmentzen dira. Kopeta zuria da. Arrek kolore gorriko pileoa izaten dute eta zuria izan ohi da emeen kasuan. Hankak eta mokoa grisak dira.
Antzeko espezieak
Okil handia (Dendrocopos major)
Morfologikoki antzekotasuna izan arren, okil handia askoz ere handiagoa da. Gainera, hegoetan orban zuriak ditu okil handiak, eta kolorazioa markatuagoa izan ohi da. Bestalde, okil txikiaren kasuan ez bezala, handiaren sabelaldearen behealdea gorria da.
Okil ertaina (Dendrocopos medius)
Morfologikoki antzekotasun handia izan arren, okil ertaina nabarmenki handiagoa da. Horrez gain, okil ertainak ez du kaxko beltzik eta hegoen alboetan orban zuri nabarmena izan ohi du.
Okil gibelnabarra (Dendrocopos leucotos)
Okil gibelnabarra okil txikia baino handiagoa da. Bizkarraldean izena ematen dion orban zuria du okil gibelnabarrak, eta sabelaren behaldea gorrizta izan ohi da.
Banaketa
Eurasia osoan hedaturiko espezia da, Atlantikoko kostaldetik Ozeano Pazifikoko kostalderaino aurki baitaiteke. Espezie nagusiki kontinentala izanik, populazio ugarienak Eurasiako kostaldeko barnealdean daude. Iparraldeko muga Eskandinaviako iparraldeko kostaldeak ezartzen du, eta hegoaldekoa, berriz, Mediterraneo itsasoak.
Iberiar Penintsulako populazio nagusiak Euskal Herrian, Katalunia ipar-ekialdean eta Sistema Zentralaren mendebaldean ezagutzen dira, nahiz eta beste leku batzuetan han-hemenka ere aurkitu izan den.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eremu guztian aurki daiteke, eta Nafarroan iparraldean eta Ebro ibaiaren ertzetan da ugariena. Pirinioetan ez da horren ugaria.
Iberiar Penintsulako populazio nagusiak Euskal Herrian, Katalunia ipar-ekialdean eta Sistema Zentralaren mendebaldean ezagutzen dira, nahiz eta beste leku batzuetan han-hemenka ere aurkitu izan den.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eremu guztian aurki daiteke, eta Nafarroan iparraldean eta Ebro ibaiaren ertzetan da ugariena. Pirinioetan ez da horren ugaria.


Habitata
Baso hostoerorkorrei, hariztiei batez ere, eta ibai-ertzeko basoei loturiko espeziea da. Okil handiaren (Dendrocopos major) antzeko habitatetan bizi da.
Habitat bereko espezie gehiago
Elikadura
Egurreko intsektuez elikatzen da batez ere, baina ez da egurra zulatzen maiz ibiltzen (Cramp 1985). Udan egurraren, orbelaren eta hostoen gaineko intsektuez elikatzen da, landare-zorriez eta bestelako intsektuez (Wiktander et al. 1994). Neguan, berriz, egurraz elikatzen diren intsektu-larbak bilatzen ditu adar txikiak eta makiltxoak zulatuz (Olsson 1998).
Ugalketa eta ontogenia
Bizimodua
Hildako edo egur usteldudun zuhaitzetan egiten du habia (Wiktander et al. 2001). 3-5 cm-ko diametroa izaten du.
Okil txikiaren populazio gehienak egoiliarrak dira, baina bizi-eremuak sarri alda ditzakete (Cramp 1985).
Okil txikiaren populazio gehienak egoiliarrak dira, baina bizi-eremuak sarri alda ditzakete (Cramp 1985).