Daubenton saguzarra

Myotis daubentonii

Phyluma: Chordata
Klasea:
Ordena:
Familia:
Klasifikazioa: Kuhl, 1817
Estatusa: lc

Deskribapena

Tamainu txikiko saguzarra da ( 33,2-38,7 mm  eta 7,0-15,0 g pisu bitartekoa.) Myotis daubentonii. Bizkarraldea kolore arre-gorrixkatik beltzeruntz eduki dezake eta sabelaldea, aldiz, zuri-zikin kolorekoa. Bi koloreko ilea du eta base ilunekoa da batez ere zona bentralean. Belarriak, erlatiboki motzak dira eta aurreruntz proiektatzean ez dira  muturreraino iristen. Plagiopatagioa oinaren erdialdean txertatzen zaio, nahiko luze eta zabala izanda. Tibia ilerik gabe dauka. Espoloiak uropatagioaren bi herenak okupatzen ditu, bilusik edo ile gutxi batzuk izanik. Hainbat albinismo kasu agertu izan dira. Formula dentarioa 2.1.3.3/3.1.3.3. da.  Kromosoma kopurua (2n)=44-koa da.


Beharrezkoa da identifikazioa eskuan egitea Myotis generoko beste espezie txikiein nahastu daitekeelako; esate baterako:  M. nattereri, M. emarginatus edo M. mystacinus.


 

Antzeko espezieak

Ez dago antzeko espezierik

Banaketa

Eskualde Paleartikoko latitude ertainetan zentratzen den franja zabalean zeharreko banaketa aurkezten du. Europan ez da I63ºtik gora aurkitzen, ezta Balkanetako hegoaldean ere.

Habitata

Ur  inguruetan bizi ohi da. Neguko zein udalaldiko babesleku mota ezberdinetan bizi daiteke; esate baterako, enbor zuloetan, eraikinetako edota arroketako arrailduretan, ganbara, tunel edota zuloetan. Itsaso mailatik 1600 metrotarainoko altitudean bizi ahal dira.


 

 

Habitat bereko espezie gehiago

Elikadura

Daubenton saguzarra intsektiboroa da, eta ekolokalizazioaz baliatzen da harrapakinak topatzeko. Arratsalde partean heuren kabiak uzten dituzte ur gainean bizi ohi diren intsektu bila joateko. Batez ere, euli txiki, sits eta tximeleta gautarretan oinarritzen dute dieta. Espezie honek harrapakina oraindik hegaka dagoen bitartean harrapatzen ditu.
7 gr pisatzen dituen saguzarra 11 gr izatera iristi daiteke ehizan ordubetez egon ostean, jatorrizko pisua % 57an emendatzen duelarik.

Ugalketa eta ontogenia

Parekatzea udazkenean gertatu ohi da, baina ez da fekundaziorik gertatzen hurrengo udaberrirarte.
Kume bakarra izaten dute ekaina eta uztaila artean eta sexu ratioa 1:1 izaten da. Emeek jaioberriekin batera koloniak eratzen dituzte uda aldean, eta hauen zaintzaz aduratzen dira 6-8 astez, harik eta kumeak independente bihurtzen diren arte.
Batazbesteko bizi luzetasuna 4-4,5 bitartekoa dela estimatu den arren, 28 urtez biziraun duten aleak ere ezagutzen dira.

Bizimodua