Euskal Herriko hiri eta herrien parke eta jardinetan landatzen den ezkia da, jatorri Europarra badu ere (Balkan inguruetan, non baso naturalak osatzeko gaitasuna duen), naturalki ez da gure lurrandean agertzen. Hostoen azpialdean dituen izar itxurako ile txuriak kopuru haundi batean agertzen direnez, azpikaldea zuri intentsoa edo zilar-kolorekoa izatea eragiten dute. 6-10 lore usaintsu garatzen dituzte zima erako infloreszentzia zintzilikarietan, zeinak infusio lasaigarriak egiteko erabiltzen diren.
Ezki zilarkara
Tilia tomentosa

Morfologia
Hostoak
Hostoak sinpleak eta txandakatuak ditu, forma oboideoa dute eta ertz zerratua duten arren, batzuetan pixka bat lobulatua izaten da.
Zabalera zein luzeera antzekoa dute, 5-12 zentimetro bitartekoa hain zuzen ere. Gainaldea ilegabea eta berde iluna den bitartean, hostoaren azpikaldea ilaunduna eta kolore zuri edo zilar-kolorekoa da. Ile hauek espezie honen bereizgarritasun nagusienetako bat dira, izan ere, izarkarak dira eta hostoaren azpikaldea ilupa zuriduna izatea eragiten baitute.
Loreak
Loreak 6-10-eko multzoetan agertzen dira zima erako infloreszentzietan antolatuta. Zintzilikariak dira peziolo luze bat izanda, eta horren erdialdean mihi luze baten itxurako braktea berde-horixka iledun haundi bat agertzen da.
Kolore zurikoak eta usaintsuak izango dira loreak eta bost sepalo askez eta bost petalo askez osatutako kaliza eta korola dute. Bestetik, androzeoa hainbat estaminez eratuta dagoen bitartean, ginezeoa, bost karpeloz eratutako obulutegia du, estilo luze batekin eta estigma pentalobulatua izanda.
Fruituak
Antzeko espezieak
Tilia platyphyllos
Oso antzekoak badira ere, Tilia platyphyllos-en hostoen galtzarbea ez da horren zuri kolore bizia izango. Ileei arreta haundiarekin begiratuz gero, Tilia tomentosa-renak izarkarak direla somatzen da. Gainera Tilia tomentosa-ren fruituek saihets gutxiago dituzte.
Tilia cordata
Tilia cordata-ren kasuen hostoaren azpikaldeko ileak ez dira zuriak baizik eta gorriak, hori dela eta hostoaren azpikaldea ez du ilupa zuria izango.
Banaketa
Europako ekialdeko espeziea da jatorriz (Balkanak, Errusia…) eta Europako mendebaldean herri zein hirietako parkeetan apaingarri bezela landatzen da.
Euskal Herriko berezko espeziea ez denez banaketa mapan sakabanaketarik gabeko zuhaitza bezela agertzen da. Hala ere, horrek ez du esan nahi aurki ez dezakegunik, Europako mendebaldean gertatzen den bezela, herrietako parke zein jardinetan landatuta aurkitzen baita. Beraz, nahiz eta naturalki gure inguruetako basoak osatzen topatu ez, herri eta hirietan artifizialki aurki daiteke.


Habitata
Habitat bereko espezie gehiago
Ekologia
Europa ekialdeko espeziea da (Balkan inguruetakoa) ta hemengo lurrandeetara apaingarri funtzioa betetzeko ekarri da batik bat.
Edozein lurzorutan hazteko gaitasuna duen zuhaitz espeziea da, lehorteak jasateko nahiko gaitasun haundia du eta baita tenperatura hotzak. Poluzioari genero bereko gainontzeko espezieak baino hobe egiten dio aurre.
Fenologia
Europa ekialdeko espeziea da (Balkan inguruetakoa) ta hemengo lurrandeetara apaingarri funtzioa betetzeko ekarri da batik bat.
Edozein lurzorutan hazteko gaitasuna duen zuhaitz espeziea da, lehorteak jasateko nahiko gaitasun haundia du eta baita tenperatura hotzak. Poluzioari genero bereko gainontzeko espezieak baino hobe egiten dio aurre.
Erabilerak
Oso famatua da ezki-ura infusio lasaigarria egiteko erabiltzen delako. Horretarako infloreszentziak erabiltzen dira bertoko loreek dituzten olio esentzialak eta eta farnesol erako alkoholetaz baliatzeko. Erabilera terapeutikoa du propietate lasaigarriak eta buru zein tripetako mina kentzen duelako; gripearentzako sendagai bezela ere erabiltzen da izerdia eragiteko gai delako eta sukarra jaisteko ahalmena duelako. Gainera inmunitate sistema aktibatzeko gai da.Bestalde, enborraren zurgiza migraina kentzeko tratamentuak erabiltzen da.
Beste erabilpen batzuk ere baditu, izan ere, Euskal Herriko parke eta jardinetan landatzea oso ohikoa den espeziea da, bai hostoen azpialde zuri-zilar-koloreak ematen dien edertasunagatik zein loreek askatzen duten usain gozoagatik. Bakarka zein multzoka ager daitezke, baina oso ohikoa de lerrotan aurkitzea, hau da, bide bazterrak zein erreka eta ibai bazterrak markatzen eta apaintzen.
Historia nahikotxo duen zuhaitz espezia da, bere jatorriko lurraldeetan (Lituania batik bat) sakrifizio eta errito desberdinak egiteko erabiltzen zela diote. Gainera babes funtzioa betetzen duen zuhaitza bezela kontsideratuta dago Europa mailan, izan ere, adaxkak etxeetan zintzilikatzen dira babesa, zoriona, amodioa eta zorte ona izateko.