Erratz-txilarra zuhaixka itxurako txilarra dugu baina forma berdineko txilarrek ez-bezala, honek lore hori-berdeak ditu. Eskualde atlantiko-mediterranearrean hazten den espeziea da eta Euskal Herrian, bereziki Nafarroan da ugaria.
Erratz-txilarra
Erica scoparia

Dibisioa: Magnoliophyta
Klasea:Magnoliopsida
Subklasea: Dilleniidae
Ordena: Ericales
Familia: Ericaceae
Klasifikazioa: Linnaeus, 1758
Morfologia
Erratz-tilarra zuhaixka tentea da, asko adarkatzen dena eta gehienez bi metroko altuera lortzen duena. Adartxo tente ugari ditu, ilerik gabeak. Formaz nahiko estua da.
Hostoak
Hosto txandakatuak ditu, formaz linearrak eta hauen ertza kiribildua izaten da, ia guztiz estaltzen dutelarik hostoaren azpialdea. Hosto hauek bertizilotan multzokatuta egoten dira, bertizilo bakoitzak 3-4 hosto dituelarik.
Loreak
Lore txikiak ditu, luku motako infloreszientzietan taldekatzen direnak. Luku etuak dira, terminalak eta berde edo hori kolorekoak. Korolak kanpai itxura du eta 4 lobulu zabal eta triangeluar. Estaminak bertan txertatuta daude baina agerian gelditzen dira.
Fruituak
Kapsula motako fruitua du.
Antzeko espezieak
Erica arborea eta Erica lusitanica
Bi txilar hauek ere zuhaixka itxura dute baina euren loreak zuriak dira. Gainontzeko txilarrak laharrak dira.
Banaketa
Zonalde atlantiko-mediterranearreko espeziea da eta Europako ipar-mendebaldean zehar banatuta dago, Iberiar Penintsulan eta Frantziako iparraldean. Euskal Herrian Nafarroan da ugarien.


Habitata
Habitat bereko espezie gehiago
Ekologia
Lahardi eta artadietan hazten da, argiguneetan. Lurzoru supramediterranearrak ditu gustuko, oso azidoak ezi direnak. Hezetasun gutxiko lekuetan hazten da edota lur lehorretan.
Fenologia
Lahardi eta artadietan hazten da, argiguneetan. Lurzoru supramediterranearrak ditu gustuko, oso azidoak ezi direnak. Hezetasun gutxiko lekuetan hazten da edota lur lehorretan.