Ainar arruntaren (Calluna vulgaris) antzeko espeziea dugu hau baina bere izen espezifikoak dioen moduan, ainar purpurak itxura errauskara du eta hostoek kolore morexkak aurkezten dituzte zenbaitetan. Europako erdialde eta mendebaldean zehar banaturik dago eta Euskal Herriko iparraldeko mendiguneetan erraz ikusi daitekeen espeziea da.
Ainar purpura
Erica cinerea

Morfologia
Hostoak
Loreak
Kalizak 3,5 mm-ko 4 sepalo ditu. Sepaloak aske daude eta formaz lantzeolatuak dira, hostoen antzeko berde kolorekoak. Korola, aldiz, urtzeolatua da, 7,5 mm-rainokoa eta purpura kolorekoa.
Androzeoak disko nektarifero batetik aurrera garatzen diren 8 estamin ditu. Anterak 1 mm-koak dira eta triangelu formako apendizeak dituzte. Ginezeoak obario supero tetralokularra du, glabroa.
Fruituak
Antzeko espezieak
Calluna vulgaris
Ainar arruntak ez du, ainar purpurak bezala iletxorik adarrak estaltzen eta beraz, honek ez du itxura errauskara izaten.
Erica ciliaris
E. ciliarisek hosto eliptikoak edo lantzeolatuak ditu, ziliatuak eta zurixkak azpialdetik. Bere korola 8-10 mm-koa da eta loreak luku lateral oblongoetan multzokatzen dira.
Aldiz, E. cinereak hostoak bertizilotan multzokaturik ditu, azpialdekoak erabat eliptikoak edo obatu-lantzeolatuak, galtzarbetako hostorik gabe. Gainera, infloreszentzia terminalak ditu.
Erica vagans
E. vagansek hosto linearrak ditu, ziliorik gabeak eta ertza erabat kiribildurik dutenak, hostoa guztiz estaliz. Infloreszentziak ez dira lateralak eta korola 2,5-3,5 mm-koa da.
Aldiz, E. cinereak hostoak bertizilotan multzokaturik ditu, azpialdekoak erabat eliptikoak edo obatu-lantzeolatuak, galtzarbetako hostorik gabe. Gainera, infloreszentzia terminalak ditu.
Erica tetralix
E. tetralixek hosto linearrak ditu, zilio luze guruintsuz estaliak eta ertza erabat kiribildurik dutenak, hostoa guztiz estaliz. Infloreszentziak terminalak dira, nabarmenki unilateralak eta brakteola basalen inbolukrurik gabeak.
Aldiz, E. cinereak hostoak bertizilotan multzokaturik ditu, azpialdekoak erabat eliptikoak edo obatu-lantzeolatuak, galtzarbetako hostorik gabe. Gainera, infloreszentzia terminalak ditu.
Banaketa

