Zetazeo hau ozeano guztietan bizi da eta zereen familiako espezierik arruntena da gure inguruan, zere txikiarekin batera (Balaenoptera acutorostrata). Bizkaiko golkoan negu aldean ikus daiteke, eta espeziea oso ehizatua izan da. Hori dela eta zere arruntaren populazioen gainbehera handia gertatu da, eta Balea Batzordearen arabera 50.000 ale baino ez dira geratzen Atlantikoko iparraldean. Zere urdinaren (Balaenoptera musculus) ondoren, munduko bigarren ugaztun handiena da.
Zere arrunta
Balaenoptera physalus

Phyluma: Chordata
Klasea:Mammalia
Ordena: Cetartiodactyla
Familia: Balaenopteridae
Klasifikazioa: Linnaeus, 1758
Estatusa: en
Deskribapena
Zere arrunta (Balaenoptera physalus) edo zere handia izenaz ere ezaguntzen diren mistizetoek, bizkar hegatsa dute eta espirakulua bakuna eta zuzena, putzak 6 metroko altuera lor dezakeelarik. Eztarrian tolestura asko dituzte eta, hau elikagaiz betetzen denean, poltsa handi bat eratzen du. Ezaugarri hauek Balaenoptera generoko beste espezieetan ere mantentzen dira.
Gorputz liraina, luzanga eta torpedo formakoa dute. Bizkarraldea gris-marroixka da eta sabelaldea zurixka. Muturra punta zorrotzekoa da eta burua estua da, V-formakoa (dortsalki ikusita). Elikatzeko bizarrak erabiltzen dituzte, kopuru aldakorra izaten dute baina normalean 300 inguru izan ohi dira 80 cm-ko luzera gainditzen ez dutenak.
Masailezurrak kolorazio patroi asimetrikoa du: beheko masailezurraren eskuineko aldea zuria da eta, eta ezkerraldekoa grisagoa. Gorputza aldiz, gris iluna da alde dortsalean eta zuria alde bentralean. Gainerako zereak bezala, sabelaldean ildaskak ditu. Hegats-dortsala igitai-formakoa eta txikia da, 60 cm ingurukoa. Bular hegatsak motz samarrak dira. Triangelu formako hegats-kauadalak erdian hozka bat du, azpialdean zurixka delarik.
Zere arruntaren batezbesteko luzera 19 m-takoa da emeetan eta 18 m-takoa arretan. Luzera maximoa Ipar Atlantikoko aleetan ikusi egin da, hauek 23 metrotara heldu daitezkeelarik. 70 tona pisatzen dute ale helduek batezbestez.

Antzeko espezieak
Balaenoptera borealis
Ipar zerea (Balaenoptera borealis) alde bentralean kolore grisaska du eta orban zuri bat eztarrian eta bularrean. Ez dauka eskumaldeko beheko masailezurra zuria Zere arrunta bezala. Gainera, aleta dortsala apur bat handiagoa dauka 40-70 cm ingurukoa.
Balaenoptera musculus
Bale edo Zere urdina (Balaenoptera msuculus) tamainaz handiagoa da eta kolorea urdina gorputz osoan zehar orbain zuriak dituelarik. Gainera buruaren forma ez du V itxurakoa Zere arrunta bezala, baizik eta ogiba formakoa. Putzak altuagoak izaten dira eta batzuetan hegats kaudala uretatik atera dezake murgiltzera doanean.
Banaketa
Ozeano guztietan bizi den espezie kosmopolita den arren, latitude baxuetan gutxitan ikus daiteke. Atlantikoan uda-bukaera aldera, Groenlandian, Islandian, Norvegiako iparraldean eta Artikoan azaltzen da; baina neguan zirkulu polarretik Mexikoko golkoraino, Kariberaino, Bizkaiko golkoraino eta Mediterraneoraino hedatzen da.
Atlantikoan migrazioak askoz irregularragoak dira gainontzeko ozeanoetan baino. Uda aldian populazioaren parte batek ez du goi latitudetara migratzen, eta neguan berriz animalia batzuk ur hotzetan gelditzen dira.

Habitata
Zere arrunta espezie pelagikoa da, kostatik urrun ibili ohi dena, nahiz eta batzuetan plataforma kontinentalera hurbildu daitekeen arrain sarden atzetik dabilenean. Ugalketa aldia heltzen denean ur epelagoak nahiago dituzte.
Habitat bereko espezie gehiago
Elikadura
Zere arruntaren elikadura aldatu egiten da eskualdearen eta urte sasoiaren arabera. Hala ere, orokorrean krustazeo txikiz, sardinzar (Clupea harengus) eta Mallotus villosus bezalako neurri txikiko arrainez, eta zefalopodo txikiz ere elikatzen da, igerian doan heinean bizarrekin ura filtratuz.
Ugalketa eta ontogenia
Estalketak batez ere ur epeletan gertatzen dira, baina ur hotzetan ere gerta daitezke. Ernaldiak 11 – 12 hilabete bitartean irauten du eta erditzea ur epeletan gertatzen da, kume bakarra izaten dutelarik. Zere gazteek jaiotzerakoan 6 metro inguruko luzera izaten dute, eta behin edoski aldia amaituta, 6 hilabete inguru pasa direnean edo, 12 metroko luzera izan ohi dute. Atlantikoko iparraldean arrak heldutasun sexuala 17 metro inguru dutenean lortzen dute eta emeek 18 metro dituztenean. Zere arruntak 50 urteko batezbesteko bizi iraupena daukatela estimatu egin da.
Bikotekidea aukeratzeko soinuetan oinarritutako gorteilu antzeko bat burutzen dutela ikusi da. Era honetan, arrak frekuentzia baxuko uhinak erabiliz urrun dauden emeak erakartzeko gai dira. Hau garrantzitsua da zere arruntak estalketarako gune espezifikoak ez dituztela kontuan hartzen badaugu, eta bata bestearekin topo egitea bermatu behar dutela. (Croll et al. 2002).

Bizimodua
Murgilaldi sakonak 5 eta 10 minutu bitarteko iraupena izaten du, gehienez 30 minutu egon daitezke urperatuta estimazio ezberdinen arabera, eta 230 metroko sakoneraraino heltzen da, balea urdinak (Balaenoptera musculus) eta ipar zereak (Balaenoptera borealis) baino gehiago. Murgiltzen denean ez du inoiz hegats kaudala erakusten. Normalean, 2 edo 3 indibiduoko talde txikietan ibiltzen da, eta askoz jota 6 edo 10 indibiduoko taldeetan. Elikatzen den inguruetan bakarrik ibili ohi da. Igerilari azkarra da, 15 -19 km/h abiadurara igeri egiten duena eta 15 minutu iraunarazi dezakeena 33 km/h-tik gorako abiaduran. Ez da maiz itsasontzietara hurbiltzen.