Platanoa hiriguneetako zuhaitz arruntenetako bat dugu. Espezie hau Platanus orientalis eta Platanus occidentalis zuhaitzen arteko hibridua dugu eta Espainian agertzen da lehen aldiz, 17. mendean. Orduztik oso kultibatua izan da eta zenbait zonaldeetan naturalizaturik ere aurki dezakegu.
Platanoa
Platanus x hybrida

Dibisioa: Magnoliophyta
Klasea:Magnoliopsida
Ordena: Proteales
Familia: Platanaceae
Klasifikazioa: (Mill.) Münchh.
Morfologia
35 metrorainoko zuhaitza dugu platanoa. Adar irekiak ditu eta oso adakera zabala. Zuhaitz zaharren enborra plaka modukoetan askatzen da eta orban irregular horixkak uzten ditu barne-azalean. Kimu berriak oso iletsuak dira eta adar gazteak glabreszenteak, gaztain kolorekoak.
Hostoak
Hostoak 12-22 x 12-30 cm-koak dira, 3-5 aldiz palmatifidoak, lobulu triangeluarrak emanez. Hostoek ertz osoa edo hortzdua dute eta gaztetan so tomentotsuak dira (gero glabreszenteak). Kolorez berde biziak dira gainealdean eta argiagoak azpialdean.
Loreak
Loreak banaka, binaka edo hirunaka hazten dira, infloreszentzia esferiko zintzilikarietan. Lore ar eta emeak adar desberdinetan banatzen dira.
Fruituak
Fruitua 6 hilabeteren buruan heltzen da eta 2-3 cm-ko diametroa izaten du. Akenio motako hazi multzoa dugu fruitu esferiko hau eta iletxoz beterik egoten da, haizearen bidez barreiatzeko. Neguan, hazi multzo hau apurtzen joaten da eta 2-3 mm-ko hazitxoak ematen ditu.
Antzeko espezieak
Ez dago antzeko espezierik
Banaketa
Zuhaitz hau lehen aldiz 17. mendean dskribatu zen, Espainian. Platanus orientalis eta Platanus occidentalis zuhaitzen arteko hibridoa dugu eta egun, leku askotan kultibatzen da: parke, plaza, pasealeku, kale, ibai-ertz eta abarretan. Euskal Herrian oso arrunta da.


Habitata
Habitat bereko espezie gehiago
Ekologia
Ia edonon hazten da, zonalde oso hotzetan izan ezik.
Fenologia
Ia edonon hazten da, zonalde oso hotzetan izan ezik.