Mendebaldeko ur-arratoia

Arvicola sapidus

Phyluma: Chordata
Klasea:
Ordena:
Familia:
Klasifikazioa: Miller, 1908
Estatusa: lc

Deskribapena

Tamaina ertaineko arvicolino bat da. Ekialdeko ur-arratoiarekin (Arvicola terrestris) konparatuta  tamaina handiagokoa izanik eta bere buztana luzeagoa, bere gorputzaren luzera gaindituz. Ez dago dimorfismo sexualik maila-somatiko eta kranialean. Ar helduak emeak baino handiagoak izaten dira. Bai ar eta bai emeek ere forma obalatuko usaimen guruin bat daukate. Subespezieak ezberdintzeko ilajearen kolorean oinarritzen dira. Subespezie nominaleko helduetan alde dortsaleko kolorea arre-horixka edota arre iluna beltzarekin nahasia izan daiteke eta alboetakoak pixka bat argiagoak dira alde dortsalean. Alde bentrala grisaxka da horiarekin nahastuta eta aurpegirantz hurbildu ahala kolore argiagoa daukate ile zuri gehiago agertzen direlako. Buztana bi koloretakoa da arre iluna gainetik eta argiagoa beheko aldean. Gazteen ilajeak kolore ilunagoa dauka orokorrean helduena baino. A. s. tenebricus subespeziea kolore ilunagoa aurkezten du, aurpegian ile beltz ugari dituztelako. Hiru mama (errape???) pare dauzkate, pektoral bat eta bi inginal. Helduen kranioa sendoa da  eta dortsalki oso zapala. Goiko ebakortzak ortodontoak dira (konparatu A. terrestris-ekin) eta molareak hipsodontoak eta sustrairik gabekoak dira. Sudurreko hortzak aurrealdean ia aurpegia bezain zabalak dira, barailako apofisi artikulatua zapala da kanpoaldean eta apofisi angularretik nahiko banatua dago. M1eko barne kiribila pixka bat zapaldua dago barnealean eta angelu zorrotz bat osatzen du mihi aldean (konparatu A. terrestris-ekin). Bere kromosoma kopurua (2n)=40 izango da.  

Antzeko espezieak

Ez dago antzeko espezierik

Banaketa

Iberiar Penintsula osoan zehar dago sakabanturik eta baita Frantziako lurraldearen zati handi batean ere (iparraldeko eta mendebaldeko zonalde batzuetan aurkitu ez duten arren).  

Habitata

Ur masa ia konstanteen eraginpeko zonaldetan bizi den karraskari erdi-urtarra da. Ur-fluxu horiek alboetan landareria ugari egotea eragiten du, bere presentzia emendatzen duena. Malda gutxiko eta bigunak diren ertzak nahiago ditu, zuloak errazago egitea baimentzen dielako. Ohikoa ez den arren, espeziea ur emarietatik aldenduta dauden larre hezeetan edota putzu lehorretan aurkitu dute. Itsas mailatik hurbil dauden zonaldetan (Valentziako Albuferan eta Ebroko Deltan) eta altitude handiko lekuetan (Sierra Nevadan 2300m-ko altueran) baita aurkitu izan dute. 

Habitat bereko espezie gehiago

Elikadura

Herbiboroak dira eta gehienbat ur ertzean hazten diren hosto eta zurtoinekin elikatzen dira. Noizean behin animaliak, intsektuak, karramarroak eta arrain eta anfibio txikiak jaten dituzte. Ebroko Delta eta Nafarroako hegoaldean egin dituzten ikerketek erakutsi dute A. sapidus karraskari estenofagoa dela nagusiki dieta jakin bat jarraitzen duena, baina horietaz gain beste elikagai sekundario batzuetaz baliatzen dena. Elikagai nagusiak tifazeoak, gramineoak eta ziperazeoak dira eta sekundarioak malbazeoak, leguminosoak, onagrazeoak, kenopodazeoak, euforbiazeoak, konposatuak eta iridazeoak.

Ugalketa eta ontogenia

Iberiar Penintsulan ikertu dituzten populazioen ugalketa periodoa luzea da, urtebetera hel daitekeelarik. Ebroko Deltan otsailetik urrira izaten da; Albuferan urtarrilean ez da ugalketarik ematen; eta Nafarroako hegoaldean urte osoan zehar mantentzen da. Hala ere, neguan zehar ugalketa murriztu egiten da baldintza desfaboragarrien aurrean. Kumaldi bakoitzean bat eta zortzi enbrioi artean izan ditzakete eta ez dauka urte sasoiarekin erlaziorik, amaren pisuarekin korrelazio zuzena dauka. Kumeak altrizialak (itsuak, entzumen hodiak itxiak, ilerik gabekoak eta mugimendu eskasekoak dira.

Bizimodua