Eskualde mediterranearreko astigarra dugu hau, Euskal Herrian oso arrunta ez dena. Nahiko ugaria da Montpellier inguruan eta hori dela eta, Montpellierreko astigarra ere deitua da. Gainontzeko astigarretatik bereizten dituen hiru lobulutako hostoak ditu eta udazkenean kolore gorri deigarriak hartzen dituzte hauek.
Eihar frantsesa
Acer monspessulanum

Dibisioa: Magnoliophyta
Klasea:Magnoliopsida
Subklasea: Rosidae
Ordena: Sapindales
Familia: Aceraceae
Klasifikazioa: Linnaeus, 1758
Morfologia
Tamaina erdiko zuhaitz hostoerorkor hau oso adarkatuta egoten da eta 10-15 metroko altuera hartzera iris daiteke. Enborrak 75 cm-rainoko diametroa du eta azal leun eta gris iluna zuhaitz gazteetan, baina zartatua eta ezkatatsua alerik zaharrenetan.
Hostoak
3-6 x 3-7 cm-ko hostoak ditu, peziolo handiekin (2-5 cm-koak) eta hauek maiz kolore gorrixka hartzen dute. Erraza da beste astigarretatik bereiztea, honen hostoak hiru lobulu nabaritan zatituta baitaude. Itxuraz, koriazeoak dira, glabroak azpialdetik eta disdiratsuak gainekaldetik. Kolore berde iluna dute eta ertz leuna.
Loreak
Lore berde-horixkak ematen ditu korinbo motako infloreszentziatan taldekatzen direnak. Korinbo hauek tenteak dira hasieran baina 2-3 cm-ko luzera lortzean dilindariak bilakatzen dira, pedizelo handiekin. Loreen estaminak disko nektariferoaren barneko ertzean txertatuta daude.
Fruituak
Samara motako fruituak ematen dituzte, hego konbergente edo ia paraleloekin. Samara hauek 2-3 cm-ko luzera izaten dute eta oinarri (nukula) borobildua dute.
Antzeko espezieak
Acer campestre
Ihar fratsesak ez bezala, astigar honen hostoek sapa ugari dute hostoetan eta samaren hegoak askoz estuagoak dira.
Banaketa
Espezie honek Mediterraneo aldean du jatorria eta itsaso honen kostaldetik zabalduz joan da egun duen banaketa lortu arte: mendebaldetik Marokotik Portugalera; ekialdetik Siria, Libano, Turkia eta Palestina; eta iparraldetik Frantziako Jura eta Alemaniako Eifel mendietan.


Habitata
Habitat bereko espezie gehiago
Ekologia
Euskal Herrian, mendialdeetan baino ez da agertzen, 300-1200 metro artean, hariztietan batik bat. Ondo jasaten du itzala eta negu oso hotzak ere jasateko gai da. Kareharrizko lurrak nahiago ditu baina lur silizeoetan ere hazi daiteke.
Fenologia
Euskal Herrian, mendialdeetan baino ez da agertzen, 300-1200 metro artean, hariztietan batik bat. Ondo jasaten du itzala eta negu oso hotzak ere jasateko gai da. Kareharrizko lurrak nahiago ditu baina lur silizeoetan ere hazi daiteke.
Erabilerak
Bere egurra oso preziatua da ebanisterian eta zurgintzan.