“Mendiko angula” izenez ere ezagutzen den perretxiko hau jangarri ona da, eta Cantharellaceae gehienak bezala lehortuta kontserbatzeko oso egokia da. Ale helduen txapelak inbutu forma bereizgarria dute. Txapelak hankak baino kolore ilunagoa du, eta pileoa gris-arrea den bitartean estipea hori kolorekoa da. Mamia hori-argia da eta zapore eta usain atsegina du. Espezie berantiarra izaten da, eta leku hezetan eta konifero basoetan ateratzen da.
Saltsa-perretxiko horia
Craterellus lutescens

Dibisioa: Basidiomycota
Klasea:Agaricomycetes
Ordena: Cantharellales
Familia: Cantharellaceae
Klasifikazioa: (Fr.) Fr., 1838
urt
ots
mar
api
mai
eka
uzt
abu
ira
urr
aza
abe