Almirante gorria
Vanessa atalanta

Deskribapena
Tamaina nahiko handiko tximeleta da almirante gorria, 5 cm-ko luzera eta 7 cm-ko zabalera izatera iritsi baitaiteke. Hegoen kolorea iluna da eta lerro gorrixka batek zeharkatzen ditu. Lerro gorrixka eta hegoaren ertzaren artean hainbat orban txuri agertu ohi dira. Hegoen atzealdeko ertza ere gorri-laranja kolorekoa izan ohi da eta orban beltz txikiak izan ohi ditu. Uda inguruan kolore argiagoa izan ohi dute eta gorputz-masa handiagoa izaten da. Gorputza eta hankak nahiko iletsuak izan ohi dira. Hegoaren azpialdea arrea izan ohi da, lurzoruaren tonuak imitatuz.
Hain zuzen ere, harrapariengandik babesteko kamuflajea da tximeleta honek erabiltzen duen teknikarik esanguratsuena. Lurrean pausatzen denean, hegoak itxi egiten ditu hegoaren azpialdeko kolore eta marrazkiak lurrarekin nahas daitezen. Landaredi eta lore asko dagoen inguruan pausatzen bada, ordea, hegoak ireki eta hauen goialdea erakusten du.
Krisalida
Krisalidaren kolorea tristea izan ohi da, marroi edo arrea, hain zuzen ere.
Beldarra
Beldarra zilindrikoa izaten da eta arantzak izaten ditu gorputz guztian barreiatuta. Kolore ilunekoak izan ohi dira normalean, baina nahiko kolore aldakorrak izan ohi dituzte.
Arrautza
Arrautzak berde argi kolorekoak dira eta gandor zuri bertikal batzuk inguratzen dituzte.
Antzeko espezieak
Ez dago antzeko espezierik
Banaketa
Euskal Herrian ere edozein txokotan aurki daiteke mendi altuenetan salbu.


Habitata
Habitat bereko espezie gehiago
Elikadura
Ugalketa eta ontogenia
Vanessa atalanta gehienek bi generazio izaten dituzte. Lehenengoa uztaila inguruan izaten da eta bigarrena irailean.