> >
Animalia bilatzailea

Animalia bilatzailea

Bilatzailea

  • Myotis bechsteinii

    Bechstein saguzarra

    Myotis bechsteinii

    Bechstein saguzarra baso zaharrei loturiko saguzar espeziea da. Banaketa zabala izan arren, populazioak oso lokalizatuak dira eta egungo eskasia nabarmena da Pleistozenotik Neolitikorainoko erregistro fosilean ikusiriko maiztasunarekin alderatuta. Zaurgarri kontsideraturiko espeziea da, eta baso zahar eta zuhaitz hilak mantentzea ezinbestekotzat jotzen da espezie honen biziraupena bermatzeko.

    Phyluma:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Myotis blythii

    Arratoi-belarri ertaina

    Myotis blythii

    Tamaina handiko saguzarra da, Myotis myotis generokidearen oso antzekoa, kopetako orban zuririk ez duen kasuetan, batez ere. Banaketa zabala du baina ez da oso ugaria, eta Euskal Herrian ez dira kolonia asko aurkitu. Iberiar penintsulan 50 kumatze-kolonia ezagutzen dira eta zaurgarri kontsideraturiko espeziea da. Urte luzetan zehar zenbait autorek M. myotis espeziearen subespezie kontsideratu dute, M. myotis oxygnathus izenarekin.

    Phyluma:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Daubenton saguzarra

    Myotis daubentonii

    Phyluma:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Myotis emarginatus

    Geoffroy saguzarra

    Myotis emarginatus

    Geoffroi saguzarra Euskal Herriko kobazuloetan aurki daitekeen Myotis generoko saguzarrik arruntena da. Europa erdi eta hegoaldean, Afrika iparraldean eta Asia mendebaldean hedaturik dago eta Euskal Herriko lurralde guztian aurki daiteke. Askotariko inguruneak erabiltzen ditu ehizarako eta gleaning teknika darabilen Europako saguzar gutxi horietako bat da.

    Phyluma:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Myotis myotis

    Arratoi-belarri handia

    Myotis myotis

    Saguzar arratoi-belarrien edo Myotis generoko saguzarren artean Europako espezie handiena da Myotis myotis. Saguzar arratoi-belarri ertainaren (M. blythii) oso antzekoa da, nahiz eta azken honek, normalean, orban zuria izan ohi duen kopetan. Espezie kabernikola da eta baso edota landaredi ugariko inguruneak atsegin ditu. Banaketa Europa eta Afrika erdialdera mugatua du.

    Phyluma:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Myotis nattereri

    Natterer saguzarra

    Myotis nattereri

    Europa mendebaldetik Asia erdialderaino hedaturik dagoen saguzar espezie txiki hau afera taxonomiko  baten barruan dago egun. 2006an plazaraturiko ikerketa baten arabera, Iberiar penintsulako ustezko M. nattereriak genetikoki Europako gainerakoengandik aldendurik daudela ikusi da (Ibáñez et al. 2006). Euskal Herrian aurki daitekeen M. nattereria, ordea, ez da Iberiar penintsulako gainerakoen modukoa baina Europa osoko azterketa filogeografiko zabalak egin bitartean, Europa…

    Phyluma:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Natrix maura

    Suge biperakara

    Natrix maura

    Euskal Herriko Natrix generoko bi sugeetako bat da honako hau, sugegorriekiko antzekotasun morfologiko handiagatik ezaguna; hortik datorkio, hain zuzen izena. Dena den, suge hau, gainerako kolubrido gehienak bezala, ez da pozoitsua. Ingurune urtarretan eta horien inguruan oso ohikoa da, eta igerilari trebea da. Euskal Herriko lurralde osoan topa daiteke.

    Phyluma:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Natrix natrix

    Suge gorbataduna

    Natrix natrix

    Espezie honetako indibiduo gazteek beltzez inguraturiko gorbata zuri-horia izan ohi dute, hortik datorkio izen arrunta. Bere mugitzeko modu traketsa dela eta, erraz harrapatu daiteke, gainera, ez da pozoitsua. Euskal Herri osoan aurki daiteke.

    Phyluma:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Neomys anomalus

    Cabrera ur-satitsua

    Neomys anomalus

    Ingurune urtarrei loturiko tamaina ertaineko ur-satitsu hau, ingurune mediterraneoetan ugariagoa izan arren, Euskal Herriko lurralde osoan aurki daiteke. Izaera iheskorra du eta ez da erraza izaten aurkitzea. Gure lurraldean antzekotasun morfologiko handier dune ur-satitsu hankazuria baino espezie arraroagoa da.

    Phyluma:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Neomys fodiens

    Ur-satitsu hankazuria

    Neomys fodiens

    Euskal Herriko ur-satitsurik arruntena eta ugariena da, naiz eta ez den erraza izaten animalia honekin topatzea. Ur-inguruneetan bizi da, erreka inguruetan, batez ere, eta gainerako satitsuak baino tamaina handiagoa du. Ezaugarri kraniometrikoak kontutan hartuta bi subespezie banatzen dira: N. fodiens fodiens eta N. fodiens niethammeri (Bühler 1996), eta bigarren hori da Euskal Herrian aurki daitekeena.

    Phyluma:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia: