Bilatzailea
-
Uhandre marmolairea
Triturus marmoratus
Euskal Herriko uhandreen arteko handiena dugu, 16 cm-rainoko luzera lortzen duelarik. Oso animalia deigarria dugu, bere azal berde bizi eta orban beltzak direla eta. Gainera, araldian zehar arrek gandor handi bat garatu ohi dute, emeek bizkarraldean lerro laranja polit bat mantentzen dutelarik. Euskal Herrian asko hedatutako espeziea da eta itsas-mailatik 1000 metroko altitudera ikus daiteke.
-
Txepetxa
Troglodytes troglodytes
Euskal Herriko txori txikienetarikoa da txepetxa. Habiak zulo eta arrakaletan egin ohi ditu, eta hortik datorkio bere izen zientifikoa, “kobazuloetan bizi dena” esan nahi baitu.
-
Zozo arrunta
Turdus merula
Zozoa oso ugaria da Euskal Herrian, gehiago alde atlantiarrean mediterraniarrean baino. Autoktonoa da hemen, espezie egonkorra eta migratzaile partziala. Migratzaile partzialak banako batzuk migratzen dutela eta besteak kumatze-lekuan geratzen direla esan nahi du, baina espeziea banatzen den latitudearen arabera guztiz migratzailea edo ez migratzailea ere izan daiteke.
-
Birigarro arrunta
Turdus philomelos
Birigarroa Eurasia erdialdean eta mendebaldean, eta Afrika iparraldean hedaturiko banaketa zabala duen espeziea da, kantu konplexu eta finak egiteko gaitasunagatik ezaguna. Philomelos determinatzaile espezifikoak ere ezaugarri horri egiten dio erreferentzia; grezierazko philo– (zale) eta melos (kantu) hitzek osatzen baitute. Euskal Herrian espezie nahiko arrunta izan arren, ez da bere generokide zozo arrunta (Turdus merula) bezain antropofiloa.
-
Hontza zuria
Tyto alba
Ia mundu guztian hedaturik dagoen hegazti eder hau, hainbat eta hainbat herrialdetako istorio eta mitologiatan agertu den animalia izan da.
-
Hartz arrea
Ursus arctos
Hartz arrea munduko hainbat tokitan desagertzeko zorian dago. Gaur egun, Europako, Asia epeleko eta Ipar Amerikako baso trinkoak ugaztun handi honen azken gordeleku bilakatu dira. Eremu zabal honetan tamaina eta kolorearen arabera zortzi subespezie bereiz ditzakegu. Hauen artean, euren tamaina handiagatik ezagunak diren Grizzly hartzak (Ursus arctos horribilis) eta Kodiak hartzak (Ursus arctos middendorffi). Iberiar…
-
Almirante gorria
Vanessa atalanta
Almirante gorria edo bulkana, Euskal Herrian aurki daitekeen tximeleta ederrenetariko bat da eta ia mundu guztian hedaturik dago. Kontraste handiko koloredun hegoak ditu eta kamuflatzeko teknika ugari erabiltzen ditu. Almirante gorri izena, hegoetako lerro gorriarengatik eman zitzaion, itsas uniforme bateko zintaren antza duelako.
-
Aspis sugegorria
Vipera aspis
Sugeek oro har eta sugegorriek bereziki duten fama txarrak asko zaildu die bizitza animalia hauei. Gizakiak egindako jazarpenak kalte ikaragarriak egin dizkie sugegorrien populazioei, leku askotan desagertzeraino. jazarpen hori erabat bidegabea da halere, sugegorriak animalia lasaiak dira eta ahal duten heinean ihes egiten diote gizakiari. Lasai ibiltzen dira beren bizilekuetan sugandilak, satitxuak eta abar ehizatzen…
-
Lataste sugegorria
Vipera latastei
Euskal Herrian banaketa mugatua duen sugea dugu Lataste sugegorria, soilik Nafarroa hego-ekialdean agertzen da. Bere morfologia dela-eta, gure herrialdean agetzen den Aspis sugegorriarekin (Vipera aspis) nahastu daiteke. Hala ere, lataste sugegorriak bereizgarria egiten dion sudur-apendizea aurkezten du, sugegorri hau benetan zoragarria egiten duen ezaugarria alegia.








