> >
Animalia bilatzailea

Animalia bilatzailea

Bilatzailea

  • Coronella girondica

    Hegoaldeko suge leuna

    Coronella girondica

    Hegoaldeko suge leunaren latinezko izena Coronella girondica da. Coronella hitzak ‘koro txikia’ esan nahi du latinez eta suge honi atxikitu zaio buruan aurkezten duen orbanagatik. Luzera txikiko sugea da eta Europa hegoaldean eta Afrika iparraldean bizi da. Euskal Herrian Gipuzkoan eta batez ere Araba eta Nafarroan suge arrunta da.

    Phyluma:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Coturnix coturnix

    Galeperra

    Coturnix coturnix

    Galeperra laborantza-lurretan ederki kamuflatzen den hegaztia da. Espezie migratzailea da, neguan Afrikara joaten delarik. Hori dela eta, populazioek gorabehera handiak jasaten dituzte urtean zehar.

    Phyluma:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Crocidura russula

    Satitsu arrunta

    Crocidura russula

    Euskal Herriko satitsurik arruntenetariko bat da. Afrika iparraldean eta Europa mendebaldean hedaturik dago eta askotariko inguruneetan aurki daiteke, geruza belarkara garatua badago behintzat. Landa inguruneko herrixketan ere ohiko espeziea da, neguan eta altuera handienetan, batez ere.

    Phyluma:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Crocidura suaveolens

    Baratze-satitsua

    Crocidura suaveolens

    Euskal Herriko ipar isurialdera mugaturik dagoen satitsua da, satitsu arruntaren oso antzekoa, baina hori baino txikixeagoa, normalean. Paleartikoan oso hedaturik dago latitude ertainetan, eta banaketa Ozeano Atlantikotik Pazifikoraino hedatzen da. Askotariko inguruneetan aurki daiteke, baina leku heze xamarrak hobesten ditu.

    Phyluma:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Cuculus canorus

    Kuku arrunta

    Cuculus canorus

    Udaberriaren etorrera iragartzen duelako da, batez ere, kuku arrunta ezaguna. Baina badu ospea ematen dion beste ezaugarri bat ere: txitatze parasitoa da, hau da, beste espezie batzuen kabia eta bertako gurasoen zaintza erabiltzen ditu kukuak bere txitak hazteko.

    Phyluma:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Cyanistes caeruleus

    Amilotx urdina

    Cyanistes caeruleus

    Amilotx urdina Euskal Herriko txori txikirik deigarrienetariko bat da. Kolore eta kantu deigarriak dituenez, erraza da mendian ikustea eta identifikatzea. Eurasia mendebebaldean bizi da, eta Euskal Herrian lurralde guztian aurki daiteke. Espainiar estatuan interes bereziko espezietzat jotzen da, pinu- eta eukaliptu-landaketen eraginez izan duen beherakadagatik, batik bat. Orain gutxi Parus generoan sailkatzen zen arren, azterketa genetikoen ondorioz,…

    Phyluma:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Dama dama

    Adarzabala

    Dama dama

    Euskal Herriko zerbidorik handiena da adarzabala. Dimorfismo sexual handiko animalia da eta gainerako taldekideetatik bereizten duen ezaugarri deigarria du. Izenak berak dioen bezala, adarrak zapal eta zabalak dira. Adarzabalen beste ezaugarri bereizgarria bizkarrean eta alboetan bi sexuetan agertzen diren orban zuriak dira.

    Phyluma:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Delphinus delphis

    Izurde arrunta

    Delphinus delphis

    Izurde arrunta, munduko izurderik ugarienetariko bat da. Normalean ur tropikal eta epeletan bizi den arren, plataforma kontinentaleko uretan ere agertu ohi dira, eta ohikoak dira Bizkaiko Golkoko uretan. Talde handietan bizi dira eta itsasontzietara hurbiltzeko joera dute, horiek sortutako olatuekin jolas egitera. Euskal kostaldeko hiru izurde espezieetan lagunkoienak direla esan daiteke.

    Phyluma:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Dendrocopos leucotos

    Okil gibelnabarra

    Dendrocopos leucotos

    Okil gibelnabarra Euskal Herriko hegazti espezierik berezienetariko eta urrienetariko bat da. Baso hostozabal zaharrei estuki loturiko espeziea da, izaera kontinentala duena, eta gure inguruan Iparraldeko eta Nafarroako hainbat txokotan soilik ezagutzen ez dena. Tamaina txikiko okila da, ertainaren oso antzekoa, baina bizkarraldean izena ematen dion orban txuria duena. Mundu mailako kontserbazio-egoera ona den arren, Pirinioen…

    Phyluma:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia:
  • Dendrocopos major

    Okil handia

    Dendrocopos major

    Dendrocopos generoko okilik handienetarikoa da eta baita banaketa zabalena duenetariko bat ere, eskualde Palearktiko ia guztian hedaturik baitago. Okilen artean generalistenetariko bat da, espezie honen banaketa ez baitago baso zaharrei soilik lotua. Izan ere, intsektuez gain, hainbat zuhaitzen haziez, beste hegazti espezie batzuen arrautzez eta narrastiez ere elikatzen da. Euskal Herriko eremu guztian aurki daiteke.

    Phyluma:
    Klasea:
    Ordena:
    Familia: