Aztorea harrapari ertaina da, historian zehar indarraren ikur izandakoa. Hego motz eta sedoek berehalako abiada hartzeko gaitasuna ematen diote, eta buztan luzeak zuhaitzen artean ibiltzeko mugikortasuna. Ipar hemisferioan oso hedatua da eta bai Eurasia bai Ipar Ameriketan aurkitzen den Accipiter generoko espezie bakarra da. Euskal Herrian aldiz, nahiko urria da.
Aztorea
Accipiter gentilis

Deskribapena
Aztore helduaren goialdea grisaxka kolorekoa da, buruan txapel beltza du eta begi gainean bereizgarria den zerrenda superziliar zuria. Bekaldea gris argia da eta bularraldea beltzak diren lerro horizontalekin eta lepoa lerro beltz bertikalekin apaindua du. Mokoa beltza da eta hankak horiak. Gorputzak 46-63 cm bitarteko luzera du eta 135-165 cm-ko hego-luzera. Dimorfismo sexuala ematen da, nahiz eta oso nabarmena ez den. Eme heldua arra baino handiagoa da, emearen pisua 760 g eta 2 kg eta arrarena 520 g eta 1,1 kg bitartekoa izanez. Emearen goialdea marroiagoa da eta bularreko lerroak zabalagoak dira. Gazteen goialdea marroiagoa eta bekaldea beix kolorekoa da, eta bularraldea bertikalki kokatutako orban marroi ilunez apaindua dago. Gazteak bi urte izan arte ez du helduaren lumajea izango. Helduen begiak laranja ia gorri kolorekoak dira, gazteenak aldiz, gris berdexkak edo horiak.
Bariantza geografiko altua erakusten du, izan ere egunean zortzi subespezie daude deskribatuak tamaina, kolore eta lumaje-patroi desberdinez bereizten direnak.
Antzeko espezieak
Accipiter nisus
Eurasiako aztore arra, gabirai emearen oso antzekoa da, baina aztorearen gorputza handiagoa eta hegoak luzeagoak dira. Aztorea espezie sedentarioagoa da gabiraiaren aldean.
Banaketa
Oso banaketa zabala du, izan ere Ipar Amerika, Europa eta Asia iparraldean aurkitzen da. Eurasian, espezie hau Britainia Handitik Japonia ekialde-arte banatzen da, iparraldeko ugalketa muga Suitza iparraldea eta Siberia ipar-ekialdea izanik. Hegoaldeko ugalketa muga Txina erdi-arte zabaltzen da ekialdean eta mendebaldean, Afrika ipar-ekialdeko muga-arte. Hala ere, alderrai dabiltzan indibiduoak beste hainbat lurraldetan topatu daitezke, esaterako Arabiar Emirerri Batuetan. Amerikan, Aztorea iparraldean aurkitzen da, hala nola Kanada mendebaldean, Estatu Batuetako Tenessee eta Arizona hegoaldean eta Mexiko mendebaldean.
Europa ia osoan bizi da, soilik ez da aurkitzen Islandia, Ingalaterrako gune batean eta antzinako SESB iparraldean.
Euskal Herrian isurialdeen banalerroko mendizerretan dugu: Salbada, Gorbeia, Urkiola, Aralar, Ultzama eta Elgea-Urkila, eta Arabako eskualde subkantauriarrean. Iparraldean ere aurki dezakegu, Lapurdiko basoetan (Uztaritze, Eguralde) eta hegoaldean, Urbasa eta Izki-Iturrieta-Entzia, eta Irati, Zaraitzu eta Ezka ibaiertzetan. Kantauriko isurialdean ez da ia ageri, ez kostaldean ezta barnealdean ere.


Habitata
Habitat bereko espezie gehiago
Elikadura
Aztorearen dieta tamaina txiki eta ertaineko hegazti eta ugaztunetan oinarritzen da, hala nola basoilarra, eperra, usoa, belea, mika, erbia, kattagorria… ehizatzen ditu (del Hoyo et al. 1994).
Iskutalekuan egoten da harrapakinaren zai, hori da bere ehiza metodoa. Harrapakina ikusi bezain pronto, oso bizkorra denez, ustekabean airean oldartu eta hatzamarrekin hil egiten du mugimendu bortitzez.
Ugalketa eta ontogenia
Bizimodua
Aztorea orokorrean sedentarioa da, baina iparraldeko, hau da Ipar Amerikako, Eskandinaviako eta Errusiako populazioek hegoaldera migratzen dute iraila eta azaroa bitartean, eta martxoa eta apirilean itzultzen dira (del Hoyo et al. 1994).