Ia gehienetan lurrean ibiltzen den hegazti txikia eta trinkoa dugu hegatxabala. Bere izenak dioen bezala hegoak zabalak ditu, eta hori hegan egiten duenean erraz ikus daiteke. Bestela, lumadia marroixka eta apala dauka eta, horregatik, zaila da lurrean geldirik dagoenean ikustea.
Hegatxabal arrunta
Alauda arvensis

Deskribapena
Antzeko espezieak
Kutturlio arrunta (Galerida cristata) eta kutturlio mokolaburra (Galerida theklae)
Kutturlioak hegatxabala baino handiagoak dira (batez ere kutturlio arrunta). Halaber, kutturlioaren lumadia grisagoa eta ilunagoa da. Gainera, hegan egiten dutenean buztaneko bi ertzetzako lumak desberdinak dituzte: hegatxabalak txuriak eta kutturlioek marroixkak. Bestalde, kutturlioaren mototsa luzeagoa da.
Pirripioa (Lullula arborea)
Pirripioaren lumadiak hegatxabalarena baino kontraste handiagoa dauka (oro har marroia eta beltza alde dortsalean eta zuria alde bentralean). Pirripioa txikiagoa da.
Txoriandre arrunta (Calandrella brachydactyla)
Txoriandrearen lumadia hegatxabalarena baino ilunagoa da (ez du luma marroixkarik). Bestalde txoriandreak moko lodiagoa du.
Banaketa


Habitata
Hegatxabal arrunta itsasmailatik 3000 metro ingurura arte aurki daiteke. Zuhaitzik gabeko eremu zabalak hobesten dituzte, larreak, nekazal eremuak eta dentsitate txikiko lahardiak (txillardiak, otadiakā¦) batez ere. Ordea, ez du klima beroa gustuko eta, hori dela eta, udan lehorteak gertatzen diren lurrak saihesten ditu.
Habia lurrean eraikitzen du, sasi eta belarren artean. Horretarako hostoak eta adaxkak erabiltzen ditu eta gero lumekin atontzen du.