Ekialdeko ur-arratoia
Arvicola terrestris
Deskribapena
Aldagarritasun morfologiko handia erakusten du banaketa geografikoan zehar. Penintsulan tamaina txikiko morfotipokoak dira. Arvicola sapidus baino txikiagokoa da (gorputzak eta buruak osatzen duten luzeraren erdia baino txikiagoa izaten da). Dimorfismo sexuala aurkezten dute neurri somatiko eta kranealean. Bai ar eta bai emeek ere, gorputzeko flanko bietan guruin usaintsuak dituzte eta horien ehun jariatzaileak, ernalketa garaian lortzen du garapen handiena. Ilajearen kolorea oso aldakorra da, baita intrapopulazioan ere. Val d’haran-eko indibiduoek, dortso eta flanko arre ilun edo arre horixkatik grisera izan ditzakete. Alde bentralean grisa da nagusi, hori, okre, zuri eta beltzarekin nahasturik. Buztana bi koloretakoa izan ohi da, goiko aldea behekoa baino pixka bat ilunagoa delarik. Indibiduo gazteek helduek baino ilaje ilunagoa izaten dute, arrea alde dortsalean eta grisaxka alde bentralean. Lau mama pare dituzte, bi pektoral eta bi inginal. Kranioa konpaktua eta angelutsua daukate, batez ere helduek. Haginak hipsodontoak eta sustrairik gabekoak dira. A. sapidus-engandik bereizten ituen ondorengo ezaugarriak dituzte kranio eta haginetan: sudurreko hezurrak aurpegia baino askoz ere meheagoak dira; barailan, apofisi angelutsua oso hurbil dago artikularretik; goiko ebakortzak prodontoak dira; M1-eko aurreko buklea, borobildua da aurreko aldean eta angelu kamutsa osatzen du mihia daogen aldean. Kormosoma kopurua (2n) = 36.
Antzeko espezieak
Ez dago antzeko espezierik
Banaketa
Habitata
Habitat bereko espezie gehiago
Elikadura
Ugalketa eta ontogenia
Bizimodua
Val d’haranen ugalketa garaia martxotik urrira edota azarora izaten da, nahiz eta, baldintzak oso desfaboragarriak ez direnean neguan zehar ere ugaldu daitezkeen. Haurdunaldia 22 egunekoa da eta kumeak 15 egunez elikatzen dira amaren esneaz. Eme batek izan ditzakeen kume kopurua edadearen eta pisuaren araberakoa da.
Kumeak altrizialak dira, hau da, itsu jaiotzen dira eta jaio ondoren garatzen dute. Estimazio batzuen arabera, eme batek sei kumaldi eta 31 kume izan dezake bizitzan zehar. Espezie honetako indibiduoak 24 hilabete bizi dira gehienez.