Zere txikia, Balaenoptera generoan aurkitzen den animaliarik txikiena da, bere tamaina 8 metro ingurukoa izanik. Nahiz eta txikiena izan, espezie hau bere familiako animaliarik bizkorrena eta baita hedatuena da. Zere txikia ezagutzeko, ezaugarririk nabarmenena hegats bakoitzean duen banda zuria da; honek kontraste handia egiten du bere kolore ilunarekin, eta honen bidez erraz ezagutu daiteke. Negu partean Bizkaiako golkoan aurkitu daitekeen espeziea da.
Zere txikia
Balaenoptera acutorostrata

Deskribapena
Antzeko espezieak
Balaenoptera bonaerensis
Bi espezie hauek oso antzekoak dira: Balaenoptera generoko bi espezierik txikienak dira, eta morfologikoki antzeko ezaugarriak dituzte. Baina banaketa desberdina da (espezie hau hego hemisferioan agertzen da, tropikoetatik hego polorainoko ozeanoetan), eta bereizteko ezaugarririk nabarmenena hegatseko banda zuria da: Zere txikiak badu, eta honek ez (Pastene et al., 2007)
Banaketa
Habitata
Habitat bereko espezie gehiago
Elikadura
Ugalketa eta ontogenia
Beste ugaztun batzuekin konparatuta, Zere txikiak ugalketa motela dutela esan daiteke. Emeek urtean behin erditzen dute, haurdunaldiak 10-11 hilabete irauten dituelarik; erditzea latitude baxuko guneetan ematen da, negu hasieran, eta haurdunaldi bakoitzeko emeak kume bat izaten du.
Edoskitze-patroiari dagokionez, bere genero bereko beste espezie batzuekin konparatuz desberdina da. Zere txikian, edoskitzea kume jaio eta ondorengo 5-6 hillabetetan ematen da, eta ondoren kumeek latitude altuagoetara migratzen dute elikatzera (Oftedal 1997).