Misticetea subordeneko zetazeoa da, bizarrak dituzten zetazeoenekoa. Garai batean Bizkaiko golkora hurbildu ohi bazen ere, neurri gabeko arrantzak aspaldi urrundu zuen gure itsasotik. X. mendean hasi zen bale-arrantza Euskal Herrian; noiz behinka hondartzetara hurbiltzen ziren zetazeotatik ateratako etekina ikusirik, hauen arrantzari ekin zitzaion.
Euskal balea
Eubalaena glacialis

Phyluma: Chordata
Klasea:Mammalia
Ordena: Cetartiodactyla
Familia: Balaenidae
Klasifikazioa: P.L.S. Müller, 1776
Estatusa: en
Deskribapena
Aleta dortsalik gabea eta zintzurrean tolesik gabea. Aleta motz eta zabalak ditu. Burua oso handia du, luzeera guztiaren laurden bat. Baraila oso kurbatua, aurreko muturra beherantza bideraturik. Banakoka bereizi daitezke, buruan dituzten kolore argiko kailuei esker, neurri, lodiera eta kokapen aldakorrak baitituzte. Helduek kolore beltza dute eta batzuk orban zuria sabelaldean. Luzeera, 14 – 18 m. Pisua, 36 – 72 tona.
Antzeko espezieak
Ez dago antzeko espezierik
Banaketa
Garai batean askoz banaketa zabalagoa bazuen ere, gaur egun, Ozeano Atlantikoaren mendebaldean ikus daiteke erregularki eta, oso noiz behinka, Atlantiko ekialdean.
Habitata
Normalean kostatik hurbil kokatutako sakontasun gutxiko uretan aurkitzen dira. Urtean zehar bi ur motatan ibiltzen da: neguan haurdun dauden emeak ur subtropikaletara emigratzen dute eta, han erditzen dira; udan aldiz Atlantikoko ur hotzetara mugitzen dira, zooplanktonetan aberatsak direnez, bertan elikatzeko.
Habitat bereko espezie gehiago
Elikadura
Udan eta udaberrian elikatzen da, Atlantiko iparraldean dabilenean. Gehien bat, kopepodoek osatzen dute bere dieta, bereziki Calanus finmarchicusek. Halere, Eufasidoak (Krilla) jaten ere ikusi izan da. Ahoa zabalduta poliki mugituz elikatzen da, ura ahoan barrena jariatzen da eta planktona bizarraren zuntzetan harrapatuta geratzen da. Beren jana ur azala eta 175 m artean eskuratzen dute. Bere elikagai diren espezie horien eskuragarritasuna aldakorra eta aurreikus ezina da; euskal balea bere grasa erreserbei esker eta distantzia handiak ibiltzeko gaitasunari esker moldatu da aldakortasun honetara.
Ugalketa eta ontogenia
Ugalketarako emeek, arrak erakartzeko deiak egiten dituzte. Emeak igeri egiten duen bitartean buelta ematen du bere alde genitala uretatik kanpo jarriz, horrela arren sarrera kontrolatzen du. Emea bi aldeetara biratzen da arnasa hartzeko eta alde banatara kokatuta dauden ar menderatzaileek momentu hau aprobetxatzen dute kopulatzen saiatzeko. Ar menderatzaileen kokapena ez da etengabekoa eta beste arrek ere hartu dezakete, horretarako aurrera bultzatzen dituzte ar menderatzaileak, buruko kailuez lagunduta.
Bikoteak ez dira epe luzerako. 20 urteko behaketetan, eme berarekin bi ume izan dituen ar bakarra ikusi da. Ugalketa lehia espermatikoan oinarritzen da, emea ar bat baino gehiagok kopula baitezakete batera eta, horrela barrabil handienak eta zakil luzeena hautatzen baitira.
Kume bakar bat edukitzen dute, eta jaiotza Estatu Batuetako hego-ekialdeko kostatik hurbil (Georgia, Florida) izaten da, abendua eta martxoa artean. Kumeak, jaiotzean, 4,5 – 6 metroko luzeera izaten du. Urte bat betetzean gaitzetsiak dira. Urte batekin 5 – 7,5 metroko luzera dute eta bi urterekin 8,5 – 9,75ekoa. Emeek 9 urte ingururekin izaten dute lehenengo kumea.

Bizimodua
3tik 40rako taldetan ibiltzen dira (4,6 batezbeste). Taldea normalean eme batez eta ar kantitate aldakorraz osatuta egoten da, eta arraroagoa da bi eme edo gehiago aurkitzea.
Aktiboa da egunez eta gauez. Gainazaleko egonaldien batazbesteko denbora 3,19 minutukoa da eta, inmertsio aldiena 5,52 minutukoa. Itsaso zabalean 3,5 km/h abiaduraz mugitzen da. Oso bidaia luzeak behatu izan zaizkio.