Europako bigarren felido basatia da basakatua, katamotzaren atzetik. Arazo asko ditu bere kontserbaziorako. Habitat galera dago alde batetik. Gainera jazarpen gogorra jasan du gizakiaren aldetik oilategietan egindako erasoengatik, nahiz eta ikerketa batzuk etxeko katuek eta hibridoek eraso gehiago egiten dituztela argitu duten, basakatuaek gizakiaren presentziarekiko mesfidantza handia baitute. Azkenik hainbat lekutan hibridazio arazo larriak ditu eta arrazaren purutasuna galtzen ari da, Euskal Herrian kasu.
Basakatua
Felis silvestris

Deskribapena
Antzeko espezieak
Ez dago antzeko espezierik
Banaketa
Euskal Herri osoan zehar banatzen da nahiz eta hutsunetxo batzuk agertzen diren.
Habitata
Habitat bereko espezie gehiago
Elikadura
Ugalketa eta ontogenia
Basakatuak urtarrila eta martxoa artean sartzen dira araldian, honek 2-8 egun irauten ditu baina udan, abuztu inguruan, berriro sar daitezke araldian. Bi hilabete pasatxoko irauten du ernaldiak eta gero batezbeste 3-4 kumeko kumaldiak izaten dituzte.
Hiru hilabeteko adinarekin katuak jada bere amarekin ehizatzera irteten dira eta negua iristerako independizatzen dira. Hamar hilabeterekin heldutasun sexuala lortzen dute, eta emeak lehenengo urtean ugaltzen dira. 15 urteko adinera iritsi daitezke gatibutzan behintzat.
Bizimodua
Araldiko garaia salbu, espezie bakartia da basakatua. Arrak (50 km²-raino) emeak (2-6 km² artean) baino azalera handiagoetan mugitzen dira. Normalean arren eta emeen lurrak gainezarri egiten dira.
Batez ere iluntzeko eta gaueko jarduera du basakatuak baina ez da arraroa egunez mugitzea ere urteko edozein garaitan. Neguan esaterako, eguraldi txarrarekin argi orduak aprobetxatu ohi ditu ehizarako. Elurte gogorren kasuan basoan barrena sartu ohi da estaldura handiko lekuetara babes bila. Beren lurrak zelatatu eta zaintzen dituzte, batez ere leku garrantzitsuenak, eta marka usaintsu eta agerikoekin seinalizatzen dituzte: adibidez gorotzak uzten dituzte bideetan zehar begi-bistako lekuetan.
Basakatuek harrapakinak jarraituz edo zelatan egon eta nahikoa gertu dagoenean erasotuz ehizatzen dute.