Baso inguruetan aurki daitekeen hegazti korbidoa da eskinosoa. Oso apeu sendoa du eta zarata handia ateratzeko gai da. Tamaina ertaineko hegaztia da, oso deigarria. Basoetan eta inguruetan ikusi ohi da, eta azkar hegan egiten du ezkutaleku bila. Ia Euskal Herri osoan aurki daiteke, hegoaldeko muturrean salbu.
Eskinosoa
Garrulus glandarius

Deskribapena
Antzeko espezieak
Ez dago antzeko espezierik
Banaketa
Eskinosoaren banaketa baso inguruneekin estuki loturik dago. Ia Europa guztian hedaturik dagoen hegaztia da eta Euskal Herrian ia baso guztietan aurki daiteke. Nafarroa mendebaldean ez da batere ohikoa eta hegoaldean Iruñetik bera aurkitzea oso arraroa da.
Euskal Herrian eta Europako hegoaldean espezie sedentarioa den arren, Europa iparraldean bizi direnak hegoalderantz migratzen dute negu oso hotzak edota ezkur gutxiko udazkenak ematen direnean. Hainbat populaziok migrazio honetan Pirinioak igaro ditzakete, gainera.
Habitata
Esan bezala, baso inguruneetan bizi ohi den hegaztia da eskinosoa. Ez dauka baso jakin baterako preferentzia orokorrik, baina hedadura handiko basoak nahiago ditu txiki eta sakabanatuak baino. Hainbat ikerketek adierazi dutenez, kumaldi garaian konifera basoak nahiago dituzte. Neguan, aldiz, pagadiak nahiago dituzte.
Ez dituzte habia oso landuak eraikitzen. Altuera nahiko baxuan sortzen dituzte, zuhaitz eta zuhaixken zurtoinetatik gertu. Oina adar eta zurtoinez osaturik egon ohi da, zementatzeko lur apur batekin bilduak. Habiaren barrualdea, berriz, belar lehor, ile eta sustraiez estaltzen dute.
Habitat bereko espezie gehiago
Elikadura
Ugalketa eta ontogenia
Kumeak hiru astez egoten dira gurasoen habian, baina 6-8 aste bitartean gurasoen menpe bizitzen dira, habiatik kanpo izan arren. Ikerlariek 18 urtez bizi daitezkeela estimatzen dute, baina eraztuna jarri ondoren berreskuraturiko banako baten adin maximoa 16 urte eta 8 hilabetekoa izan da.