Gizakiak Afrikatik ekarritako karniboro gautar eta bakartia dugu katajineta, erreken inguruetan kokatutako basoetan bizi ohi dena.
Katajineta
Genetta genetta

Phyluma: Chordata
Klasea:Mammalia
Ordena: Carnivora
Familia: Viverridae
Klasifikazioa: Linnaeus, 1758
Estatusa: lc
Deskribapena
Katajineta (Genetta genetta), tamaina ertaineko karniboro ugaztuna da, katuen antzekoa, gorputz luze eta lirainduna. Katuek baino gorputzadar laburragoak, mutur zorrotzagoa, belarri irtenagoak eta buztan luze eta lodiagoa du.
Kolore gris-arreko ilea aurkezten du eta indibiduo bakoitzean patroi ezberdin bat eratuz longitudinalki lerrokatzera jotzen duten orban ilunak ageri zaizkio. Bizkarraren erdi-aldean ile ilun tenteek lerro jarrai bat osatzen dute, gurutzetik isatseraino, zeinaren alde bietara, irregularki, bost eraztun ilun ageri diren. Sabel aldean, ez du orbanik izaten. Buztana, burua eta gorputzaren luzera bezainbestekoa da, eta 8-10 eraztun beltz aurkezten ditu. Lehenengo lau edo bost eraztunak oso finak dira eta ez dira oso ondo definituak egoten. Buztanaren punta zuriska izaten da. Buruan, mutur zorrotza ageri dute, zurixka, albo banatan orban ilun batekin. Begiak eta belarriak handiak dira; Begietan nini bertikala dute, azpi-aldean orban zuri batekin. Gorputzadarrak bost hatzetan dute amaiera, azazkal erdi-barneragarridunez osatuak, eta oin-zolako kuxinak murriztuta daude. Emeek, bi ugatz pare aurkezten dituzte gune abdominalean. Melanismo kasuak ohikoak izaten dira.
Katajinetaren kraneoa luzea eta fina da; gandor sagitala nabaria da atze-aldean eta apofisi postorbitalak nabariak dira. 40 hortzez hornituta dago hauen ahoa, ondorengo hortzeria-formularekin: 3.1.4.2/3.1.4.2.
Usaimen markaketarako, ar zein emeek guruin ezberdinak izaten dituzte gorputzean banaturik. Sexu-organoak begiratu ezean dimorfismo sexuala ez da oso markatua izaten, nahiz eta arrak emeak baino handiagoak eta pisutsuagoak izaten diren, eta diferentziak ez dira esangarritzat hartzen.
Animalia hauen luzera 47-60 cm-koa izaten da gutxi gorabehera; pisua 1,2-2,5 kg-koa; buztana 45-65 mm-koa eta altuera gurutzean 18-20 cm artekoa.
Kromosoma kopurua (2n) = 54.

Antzeko espezieak
Ez dago antzeko espezierik
Banaketa
Iberiar penintsulan murriztuz doa hauen ugaritasuna hego-mendebaldetik ipar-ekialdera. Ipar aldeko zereal mesetetan oso arraroa da hauen presentzia, eta Kanariar uharteetan ere ez dira agertzen. Hala ere, presente dago Mallorca, Ibiza eta Cabrera uharteetan.
Karniboro espezie honek Afrikan du jatorria eta bere banaketa-arean hogeita hamar subespezie baina gehiago definitu dira. Iberiar penintsulan lau subespezie topatu ditzakegu, ilajearen kolorazioaren arabera ezberdindu daitezkenak: G. g. genetta Linnaeus, 1758 (Iberiar Penintsulan, orokorrean), G. g. balearica Thomas, 1902 (Mallorca eta Cabrera uharteetan), G. g. afra Cuvier, 1825 (Ceuta eta Melillan) eta G. g. pyrenaica Bourdelle eta Dezillière, 1951.
Azken ikerketa genetikoek diotenez, Iberiar Penintsulako katajinetak gizakiak sartuak izan dira, Afrikaren ipar aldeko indibiduoetatik abiatuta.

Habitata
Basoko animalia dela kontsideratzen da, erreken inguruko gune arrokatsuetan bizi dena. Baina errealitatean, era arrunt batetan jokatzen du habitata aukeratzeko orduan eta espezie generalista dela esan daiteke, habitatari dagokionean oso erraz egokitzen dena, nahikoa babes eskainiko dion landedi edo arroka estaldurak daudela bermatuz beti ere: Habitataren hautapenean eragina dutenak, estalpeen presentzia eta harrapakinen eskuragarritasuna dira. Hori dela eta, gune epel edo hotzetan bizi da, altuera baxukoetan, arte, haritz edota artelatzak agertzen diren larreetan ugariak izanik, gune sastrakatsuetan, lizardietan, ibaiertzetako basoetan (bereziki Espainia lehorrean) eta antzeko guneetan.
Landareez babestutako guneak nahiago izaten dituzte, bereziki basoak; Izan ere, elikagaien eta babesaren eskuragarritasun hobea eta harraparitzarako arrisku gutxiago izatea baimentzen die. Ehizatzeko soilik ateratzen dira gune irekietara. Ur-bazterretan eta erreken inguruetan bizitzeko ere zaletasuna izaten dute, nahiz eta joera haue ez dagoen uraren presentziarekin loturik eta gune oso lehorretan bizi daitezken. Ur-bazterretako basoek aterpea, ura, elikagaiak eta harrapariengandik babesa eskeitzen diote katajinetari. Gune hauetan sortzen den mikroklima egoera ere egokia izaten da katajinetaren joera termofiloaren aurrean, eta faktore garrantzitsua izan da penintsularen erdi-aldeko lurralde hotzen konkistan.
Arraroa izaten da animalia honen presentzia lurralde oso zabaletan, zerealen hedapenetan, gune zingiratsuetan eta orokorrean, nahikoa babes begetal eskaintzen ez dion edozein gunetan.
Iberiar Penintsulan basoetan eta landarediaz zein arrokez babestutako habitatetan karnibororik ugarienetako bat da.

Habitat bereko espezie gehiago
Elikadura
Funtsean karraskariez elikatzen den karniboro harraparia da. Hala ere, hauen dieta, aurkezten duten malgutasun eta oportunismoak ezaugarritzen du. Landako zein ukuiluetako hegaztiak ehizatu eta jaten dituzte, erbien tamainara heldu daitezken ugaztunak, narrastiak, anfibioak, intsektuak, miriapodoak, karakolak, arrainak, ibai-karramarroak; fruituak, belarra eta arrautzak ere kontsumitzen dituzte. Praktikan, inoiz ez dira sarraskijale. Apodemus generoko landako arratoien harrapari selektibo eta efiziente gisa azaltzen dira maiz.
Egindako ikerketetan elikaduran aldakortasun handia behatu izan da eta horregatik espezie hau eurifago gisa definitu izan da. Ikertutako gunearen eta urte-sasoiaren arabera asko aldatzen dira hauen elikadura-ohiturak. Azken batean, aurkezten duten dieta, inguruneko elikagaien eskuragarritasunaren, harrapakinen dibertsitatearen eta gune bakoitzeko lehiaren araberakoa izango da. Guzti horren gainetik, ugaztun txikiekiko zaletasuna dutela ikusi izan da.
Urtaroen arabera dietan behatu izan diren aldaketak honakoak dira: Udaberrian hegaztien, narrastien, anfibioen eta lagomorfo gazteen kontsumoa emendatzen dute. Udaran eta udazkenean aldiz intsektuak (koleopteroak eta ortopteroak), eskolopendrak, eskorpioiak, narrastiak eta fruituak (pikuak, mahatsak…) izaten dira dietan nagusi. Azkenik, neguan, hegaztiak eta anfibioak izaten dira euren dietaren oinarri.

Ugalketa eta ontogenia
Katajineta helduak animalia bakartiak dira; arra eta emea araldian soilik elkartzen dira; Araldia urtarrilean hasten da, eta irailean amaitu (otsaila-martxoa inguruan, bi eguneko tontor bat aurkezten du). Emeak paraera etzana hartuz onartzen du arra eta ondoren arrak inmobilizatu egiten du koitoa burutzeko. Kopulak 2-3 minutu iraun ditzake eta 4-5 aldiz errepikatu daiteke. Ernaldia 10-11 astetakoa izaten da eta honen ostean, martxoa eta azaro bitartean gertatzen da erditzea (tontorrak aurkezten dira apirila-maiatza eta abuztu-urrian). 1-4 kume izaten dituzte, naiz normalean 2-3 kume altrizialak izaten diren, 70-90 kg artekoak, astebetez begi itxiekin mantentzen direnak.
Kumeak ilez beteta jaiotzen dira, begiak eta entzumen-bideak itxita dituztela. Amaren eta kumearen arteko komunikazioa entzumen eta usaimen bidez ematen da nagusiki. Jaio-berriak 2-3 astez ugatzetatik elikatzen dira, baina gero, 3-4 hilabeteak bete arte, esnea eta elikagai solidoez konbinatutako dieta izaten dute. 6-9 hilabete betetakoan independizatzen dira; Amarekin bizitzen jarraitzen badute, harrapari bizimoduaz, kume berriak jaiotakoan alboratuak izaten dira. Bi urterekin iristen dira helduarora.
Sexu-ratioa 1:1ekoa izaten da gehienetan. Hala ere, heriotza-tasa handiagoa behatu izan da ar eta gazteetan. Orokorrean, katajineten bizi-esperantza 13 urtetakoa izaten da gatibutasunean eta laburragoa aldiz basa-bizitzan.

Bizimodua
Katajineta printzipioz animalia gautarra da guztiz; oso gutxitan beha daiteke egunez, araldian ez bada. Haurtzaroan aktibo izan daitezke egunez. Heldutasunean, bakarrik bizitzeko ohitura dute, nahiz eta maiz ar eta eme bikote baten arteko bizi-eremuak gainezartzen diren. Landareez babestutako guneak nahiago izaten dituzte, bereziki basoak, eta ehizatzeko soilik ateratzen dira gune irekietara. Gaueko lehen ordutan ekiten dio bere aktibitateari; karniboro aparta da. Ehizatzeko jokaera jaio osteko hemezortzigarren astean garatzen dute eta dirudienez amak ez du ikasketa prozesu horretan parte hartzen. Harrapari gautarrak izanik, ikusmenak ona dirudien arren, espezializazio bereziak dituzte garatuta entzumen eta ikusmenean. Kamuflajerako garrantzitsua izaten da euren ilearen kolorazio arrea.
Deiadar ezberdin ugari dituzte, egoera ezberdinen aurrean erabiltzen dituztenak. “Zotina”-ren antzeko deiadarra, normalean, amak eta bere kumeek erabiltzen dute bost hilabetez, “Purr” deiadarra heuren bizitzako lehen asteetan erabiltzen dute deszendentziaz eta “hasperen” edo “miau”-a dependente diren katajineta gazte berrietan entzuten da. Deiadar oldarkorrak aldiz, bi motatakoak izan daitezke: “marmarra” ehizatzeko jokabidea garatu duten katajineta gazteetan entzun daiteke eta “klik”-a aldiz mehatxu serioak ematen ditu jakitera.
Katajinetek, beste zenbait karniborok bezala, gordelekuak erabiltzen dituzte atseden hartzeko, lo egiteko, ugaltzeko eta eguraldi zein harrapariengandik babesteko. Bizi-eremuan zehar zulo ugari izaten dituzte; Batzuk besteak baino maizago erabiltzen dituzte. Gordeleku hauek oso eranitzak izan daitezke: sastrakadiak, lurrean dauden zuhaitz hilen enborrak, zuhaitzen hutsuneak, beste animalia batzuen kabien ondarrak, arroken arrakalak…
Bizimodu bakarti eta gautarraren arira, garrantzi handia hartu du usaimenak indibiduoen arteko komunikazioan, animaliaren ausentzian mezuak duen iraunkortasunarengatik. Usaimen aztarnek indibiduoen arteko ezagupena baimendu, estatus soziala ezarri eta ugalketa garaian sexuen arteko koordinazioa bermatzen dute.