Kurriloa

Grus grus

Kurriloa nahiko espezie arrunta Euskal Herrian, udazkenean ikus daitezkeelarik bertako zeruak zeharkatzen aldra handiak eratuz. Garai berean, Naparroko urmaeletan ikus  daitekeen espeziea da. Nahiz eta espezie handia izan, 4-6kg, liraina da bere hanka eta lepo luzearekin. Espezie migratzailea izanik neguak Iberiar Penintsulan igarotzen ditu eta kumeak Europa iparraldean errutzen dituzte. Hegazti espezie hau oso loturik dago urarekin.

Phyluma: Chordata
Klasea:
Ordena:
Familia:
Klasifikazioa: Linnaeus, 1758
Estatusa: lc

Deskribapena

Tamaina handiko hegaztia da kurriloa, 110 cm-ko altura izaten baitute eta 210 cm-ko hego zabalera. 4-6 kg-ko pisuarekin. Ar eta emeen artean ez dago dimorfismo sexualik. Itxura liraineko hegaztiak dira, lepo zein hanka luzeekin. Kurriloan kolore grisa da nagusi, nahiz eta pileoan orbain gorri bat izan. Buruaren bi aldetan kolore zuriko lumaia daukate, hauek lepoaren atzealde-arte irizten dira. Luma primario zein sekundarioak  kolore beltza daukate. Isats laburreko espeziea da.

Antzeko espezieak

Ez dago antzeko espezierik

Banaketa

Europa  osoan zehar barreiaturik dagoen espeziea da. Europa iparraldeko  gune zingiratsuetan kumatzen dute eta neguan hegoaldera migratzen dute. Europako kurriloen  negutze gune nagusiak Iberiar Penintsulako mendebaldeko larreak izaten dira.  Talde nahiko handitan pilatuz hezeguneetan, esate baterako Gallocanta eta Sotonerako urmaeletan.  Ipar-hego zein alderantzizko migrazioak Espainiako ekialdetik egiten dituzte eta Aragoien pasako gune garrantzitsuak aurkitzen dira. Lehen indibiduoak negutze gunera  urriaren erdialdean heltzen dira, baina gehiengoa  azaroaren amaieran heltzea da.

Habitata

Kurriloak habitataren aukeraketa aktiboa burutzen dute, urte garaiaren arabera. Gune ezberdinak hautatzen baitituzte kumatzeko eta  negutzeko. Kumeak, Europako ipar aldean izaten dituzte, batik-bat ekialdean. Normalean baso barnealdeko lokaztiek osatzen duten soilgunetan kumatzen dute. Lezkediz inguraturiko  hezeguneak ere erabiltzen  dutela ikusi da. Kabia  beste zenbait lekutan eraiki dezakete, baina, betik ur betekizunak asetzeko ur beste dagoen tokietan eta oso garrantzitsua da kumeak babesteko guneak isolatuak izatea.


Kumatzearen ostean deskantsu garaia dator eta kurriloak tokiz mugitzen dira, beste biotopo batzuk kolonizatuz, esate baterako larre zingiratsuak, babesturiko badietan eta hezeguneak.


Negutze guneak Iberiar Penintsula hego mendebaldean izaten dituzte, bertan landaredi estaldura txikiagoko guneak aukeratzen dituzte eta zenbait kasutan  ur iturrietatik urruti. Normalean landatze gune irekiak aukeratzen dituzte, “dehesak” esate baterako.

Habitat bereko espezie gehiago

Elikadura

Batez ere belarrak jaten dituen espeziea da hau. Ala ere urteko garai batzuetan animali txikiak jaten dituzte beraien bazka osatzeko. Jaten dituzten animaliak ornogabe txikiak izaten dira. Kumatze garaian jandako animali kopurua handitu egiten da.

Ugalketa eta ontogenia

Heldutasun sexuala 4 bat urterekin lortzen dutela uste da baina ez da ziurra. Bikoteak monogamoak badira ere gorteiua urtero burutzen dute. Normalean bi arrautzez osaturiko  errunaldiak jartzen dituzte oso arraroa izanik arrautza bakarreko errunaldiak. Txitatzea arrak zein emeak burutzen dute eta  30 egun irauten du.


Txitak nidifugoak dira eta jaio bezain pronto igeri egiteko gai dira eta 24 orduren buruan korrika egiteko. 10 astetan hegan egiteko gaitasuna izanik.

Bizimodua

Talde handiak eratuz bizi da migrazioak irauten duen bitartean eta Iberiar Penintsulan dagoenean. Milaka indibiduoz osaturiko taldeak ikus daitezke eguerdiko  edan-lekuetan. Ehunka alez osaturiko taldetan elikatzen dira, gunean guneko bazka potentzialaren arabera.