Euskal Herrian okilen familiako espezieen artean okil gisa ezagutzen ez den bakarra da lepitzulia. Ahaidetasun filogenetikoa izan arren, gainerako okilengandik nabarmen bereizten da morfologikoki. Bizimodua eta portaera ere ez dira okilen parekoak, espezie migratzailea baita eta ez baitu egurra zulatzen. Euskal Herriko eremu guztian aurki daiteke, udaran soilik. Izena lepoa guztiz itzultzeko daukan gaitasunetik datorkio.
Lepitzulia
Jynx torquilla

Dibisioa: Piciformes
Phyluma: Chordata
Klasea:Aves
Ordena: Piciformes
Familia: Picidae
Klasifikazioa: Linnaeus, 1758
Estatusa: lc
Deskribapena
Tamaina ertaina du, 15-17 cm-ko gorputz luzera eta 25-27 cm-ko hego-zabalera. Pisua, aldiz, 30 eta 45 g bitartekoa izan ohi da. Itxuran ez dauka Euskal Herriko gainerako pizidoen antzik. Kolorazio oso kriptikoa du, tonu arre, marroi eta grisduna. Kolorazio horrek enborretan eta orbel artean kamuflaje ezinhobea eskaintzen dio. Bizkarraldean tonu grisak dira nagusi, eta sabelaldean kolore arrea. Hegoak, berriz, marroixkagoak izaten dira. Mokoa grisa da, txikia eta puntazorrotza. Burua grisaxka da, eta begietatik atzera marra ilunago bat hedatzen da. Ez dago bi sexuen arteko ezberdintasun morfologikorik.
Antzeko espezieak
Ez dago antzeko espezierik
Banaketa
Banaketa zabala duen espeziea da, Asia eta Afrikako eremu askotan aurki baitaiteke. Distantzia luzeko migratzailea denez, txitotze lekuak Europan eta Asia erdialdean izaten ditu. Iparraldeko muga Siberiako estepak ezartzen du, baina espezieak latitude oso altuetaraino hedatzen da udan. Neguan, berriz, Saharaz hegoaldeko Afrikan eta Asia hego-ekialdean topa daiteke. Oso leku gutxitan igarotzen du urte osoa, baina Afrika iparraldeko zenbait lekutan urte osoan aurki daiteke espezie hau.
Euskal Herriko eremu guztian aurki daiteke udaran, baina ez da espezie ugaria.
Euskal Herriko eremu guztian aurki daiteke udaran, baina ez da espezie ugaria.

Habitata

Habitat bereko espezie gehiago
Elikadura
Lurrean, orbel eta adaxka artean topatzen ditu elikagaiak espezie honek. Batez ere inurriez elikatzen da, baina bestelako intsektuak eta armiarmak ere jaten ditu (Hume 2004). Maiz egur ustelduaren inguruan aritzen da intsektuen larben bila. Mingain oso luzea du, eta hura azkar hedatuz harrapatzen ditu intsektuak.
Ugalketa eta ontogenia
Zuhaitzetako zein hormetako zuloetan egiten du habia, eta ez du askorik atontzen. Maiz beste espezie batzuk egindako zuloak erabiltzen ditu habia egiteko (Cramp 1985). Normalean kumaldi bakarra izan ohi du espezieak, maiatza eta ekaina bitartean (Hume 2004). Emeak kolore zuriko 7-10 arrautza jartzen ditu, eta bi gurasoak arduratzen dira hamabi egunez haiek inkubatzeaz, nahiz eta emeak denbora gehiago igaro ohi duen lan horretan. Era berean, bi gurasoak arduratzen dira txitoak inurriz eta intsektu-larbez elikatzeaz ere.
Bizimodua
Denbora dezente pasatze du lurzoruan, orbel eta adaska artean elikagai bila. Zuhaitzean ikustea ere ohikoa da ordea, baina okilak ez bezala adarretan pausatu ohi da maiz (Hume 2004).
Neguan taldetan antola daitekeen arren, udaran bikoteak izan ohi dira. Ugalketa garaian eta txitotzean hegazti territorialak dira (Mermod et al. 2009).
Neguan taldetan antola daitekeen arren, udaran bikoteak izan ohi dira. Ugalketa garaian eta txitotzean hegazti territorialak dira (Mermod et al. 2009).