Mustelidoen artean handienetakoa eta deigarrienetakoa da igaraba. Bere berezitasuna inguruarekiko duen moldaera itzelean datza, eta moldaera hau dela medio, urarekiko eta honen baldintza jakin batzuekiko erabat dependentea da. Azken urteetan, bai Euskal Herrian nahiz beste leku askotan, izugarri eraldatu da bere habitata giza-jarduera desberdinekin (ibaien kanalizazioa, eraikitako ur-obrak, erriberako landarediaren suntsipena…); honegatik eta bere larruaren balio altuagatik jasandako jazarpenaren ondorioz, leku askotatik desagertu da eta beste askotan erabat murriztuta geratu da igaraba.
Igaraba arrunta
Lutra lutra

Deskribapena
Ilea oso motza, konpaktua, kolore lustreduna du ilaun trinko eta motza ezkutatuz. Kolorea arrea edo kanela kolorekoa du, grisera pasatuz azpialdean, eta argiagoa, ia zuria, paparraldean. Kumeen ilajea helduena baino ilunagoa da (Ruiz-Olmo 2007).
Muturretik buztanaren puntaraino 99,4-124 cm artean neurtzen du arrak eta 94,9-116 cm emeak. Pisua berriz, 6,1-9,4 kg arrak eta 4,4-6,1 kg emeak (Ruiz-Olmo 2007).
Antzeko espezieak
Ez dago antzeko espezierik
Banaketa
80. hamarkadaren amaieran populazioaren gorakada bat nabaritzen hasi zen, eta gaur egunera arte mantendu egin da joera hori. Gorakada horren isla da azken urteetan Espainiako eta Euskal Herriako hiri handietatik pasatzen diren ibai askotan aurkitu izana. Edonola ugariagoa da Iberiar penintsularen mendebaldean (bere habitata jarraiagoa baita) ekialdean baino, eta oro har, hiriak eta gizakiak asko populaturiko inguruak saihesten ditu (Ruiz-Olmo & Delibes 1998).
Habitata
Habitat bereko espezie gehiago
Elikadura
Ugalketa eta ontogenia
Ernaldiak bi hilabete irauten du, gero 2-3 hilabete egoten dira babeslekuan eta beste 8-12 hilabete amarekin, hau da, dispertsioan hasten diren momentura arte. 12-14 urteko bizi itxaropena izaten dute gehienez (Ruiz-Olmo 2007).
Bizimodua
Espezie bakartia da araldia eta emeek kumeak dituzten garaia salbu. Babesleku ugari erabili ditzakete (haitzak, landaredia, sasiak, zuhaitzen sustrai eta zurtoinak…) baina, kumatzen ari direnean salbu, askotan egunean bakarra erabili ohi dute (Jiménez 2005).
Lurraldea gorotzen bidez markatzen dute, baina lurraldea baino erabiltzen dituzten errekurtsoak markatzen dituztela proposatzen dute batzuk (Kruuk 1995).