Istingor txikia, istingor arruntaren antzeko txoria dugu. Euskal Herrira neguan baino ez da etortzen eta nahiko zaila suertatzen da hau ikustea, bere gorputzeko kolore mimetiko eta izaera lotsatiagatik. Istingor arrunta baino txikiagoa da eta proportzioan, moko motzagoa du honek.
Istingor txikia
Lymnocryptes minimus

Deskribapena
Helduak istingor arrunta baino txikiagoak dira eta mokoa zertxobait motzagoa dute. Luzera 18-25 cm-koa da eta hegoen zabalera 30-41 cm-koa. 33-73 g-ko pisua dute.
Marroi koloreko gorputz orbanduna dute bizkarraldean eta argiagoa azpialdean. Begian zehar marra ilun bat dute.
Hegoak zorrotzak eta estuak dira eta atzealdean dituzten marra horixkak agerian gelditzen zaizkie hegan dagoenean.
Istingor arrunta antzeko espezieetatik bereizten duen ezaugarri nagusia burugaina da: ez dago marrarik argirik buruaren erdian baina bai bi marra lateral, koro moduko bat osatuz.
Arrak eta emeak nahiko antzekoak diren arren, arren hegoak 119 mm-ra irits daitezke eta emeenak ez dira inoiz 110 mm baino gehiagokoak izango.
Antzeko espezieak
Scolopax rusticola
Istingor txikia oilagorra baino txikiagoa da. Istingor txikiak, oilagorrak ez bezala, ez du marra argirik buruaren erdialdean.
Gallinago gallinago
Istingor txikia, izenak dioenez, istingorra baino txikiagoa da. Istingorretik bereizteko ezaugarri nagusia buru gaineko marrazkia da: istingor txikiak, istingorrak ez bezala, ez du marra argirik buruaren erdialdean, burua alde batetik bestera zeharkatzen diona. Bai aldiz, bi marra argi erdiko orban ilunaren inguruan, koro moduko bat osatuz hegaztiaren bururean aldeetara.
Banaketa
Istingor txikiak migratzaileak dira eta sasoi ez-ugaltzailean zehar Britaniar Uharteetan, Europako eskualde atlantiko eta mediterranearrean, Afrikako kostaldean eta Indian bizi ohi dira. Aldiz, kumatze sasoian euren banaketa Europa ipar-ekialdetik Siberia mendebalderaino zabaltzen da.
Euskal Herrian espezie negutarra baino ez da eta nahiko zaila suertatzen da hau ikustea. Martxoa artean kostaldeko herrietan ikusi bada ere, bi behaketa bakarrik aipatzen dira Abran azken 10 urteotan. Gipuzkoan, 1994an aipamen bakarra dago Txingudin eta Araban, azken urteotan bi behaketa bakarrik egin dira: bata 1986an Gasteiz inguruko hezeguneetan, eta bestea, berriz, 1996an Ulibarriko urtegiaren ertzean.


Habitata
Habitat bereko espezie gehiago
Elikadura
Ugalketa eta ontogenia
Bizimodua
Hegazti migratzailea da eta eskualde desberdinetan bizi da ugal-sasoian eta neguan zehar. Neguan nahiko isila da eta oso ondo kamuflaturik egon ohi da. Predatzailea oso hurbil duen arte ez da hegan hasten eta ordurarte burua makurtu baino ez du egiten (hortik datorkio, hain zuzen, gaztelerako “agachadiza” izena). Isilpean egiten du hegan eta gero landaredian ezkutatzen da berriro.