Duela gutxi arte beste zenbait Microtus-ekin batera, espezie hau Pitymys generoan sartzen zen. Beste genero batean kokatzeko arrazoiak espezie hauen lurrazpiko bizimodua eta banaketa geografikoa izan ziren. Izan ere, Eurasia eta Iparramerikako hegoaldeko espezieetan dute jatorria eta gainontzeko Microtus-ak iparralderagoko espezieetan. Jatorri hau gaur egungo banaketan islatzen den arren, ez da genero desberdinetan bereizteko nahikoa.
Lursagu mediterranearra
Microtus duodecimcostatus

Deskribapena
Tamaina txikiko lursagua da, bataz besteko pisua 19.0-32.0 g da. Buru eta gorputzaren artean 80.0-110.0 mm izaten du eta isatsa kolore gris homogeneokoa da 23.0-35.0 mm neurtzen dituelarik. Hankak 14.5-18.5 mm-koak ditu eta belarriak 7.5-10.0 mm artean. Begien eta belarrien tamainaren murrizpenak eta ile txiki eta malguen agerpenak espezie honen lurrazpiko bizimoduaren isla argia dira. Ilajearen kolorea horizta eta arrea izaten da, nahiz eta tonu argi eta ilunak banaketa geografikoaren arabera aldatzen diren. Gorputzaren bi aldeetan lerro argiago bat agertzen da espezie honetan, alde dortsala eta bentrala argi bereizten dituena. Goiko intzisiboak irtenagoak dauzka, premaxilarraren tamaina ere handiagoa baita eta ondorioz, diastemak ere bai. Bi ugatz inginal ditu eta hortz formula 1.0.0.3/1.0.0.3 da.
Zazpi lursagu-mediterrarear subespezie deskribatu dira, gorputzaren tamaina eta intzisiboen inklinazioaren arabera: M. d. duodecimcostatus, M. d. provincialis, M. d. ibericus, M. d. centralis, M. d. regulus, M. d. pascuus eta M. d. flavescens.
Antzeko espezieak
Microtus lusitanicus
Orokorrean Microtus duodecimcostatus Microtus lustanicus baino zertxobait sendoagoa da. Premaxilarra irtenagoa du M. duocecimcostatusek, beraz, mutur luzeagoa izango du. Gainera, M. lusitanicusen isatsa kolore bikoa izango da, argiagoa alde dortsalean eta ilunagoa bentralean, eta M. duodecimcostatusena aldiz guztiz grisa da.
Banaketa


Habitata
Habitat bereko espezie gehiago
Elikadura
Ugalketa eta ontogenia
Bizimodua
Espezie honen demografiaren aldakortasunean ez da periodikotasunik ikusi, baina baldintzak faboragarriak direnean dentsitate altuak izan ditzakete. Frantziako hegoaldean 100 eta 400 ale/ha deskribatu da. Sevilla probintzian aldiz, urteko dentsitatea 390 ale/ha da eta balio puntualak 900 ale/ha izatera ere iritsi izan dira.
Espezie honek intzisibo eta aurreko soinadarren bidez induskatzen du. Lurra atzerantz bultzako du atzeko soinadarren laguntzaz eta ondoren buruarekin kanporatuko du, zuloaren irteeran lur mendixkak sortuz. Galerien sakonera aldakorra da, 10 eta 50 cm artean, eta metro bateraino handitzen du uda partean, lurzoruko hezetasunaren bila. Galeriak oso adarkatuak dira, oro har, habi bakarrekoak eta elikagaiak metatzeko gelaxka batzuekin (Giannoni et al. 1992). Nahiz eta orokorrean lurrazpian bizi, gaualdean lurrazalera ateratzen dira. Kolonietan bizi den espezie monogamoa da eta orokorki endogamia-tasa altua izaten dute. Izan ere, koloniak ale gutxikoak dira, (3.1 ale penintsulako hegoaldean) helduak gehienbat.