Satain piriniarra (Microtus gerbei) Cricetidae familiako karraskari espezie bat da. Duela urte batzuk arte, Pitymis generoan sartzen zuten baina gaur egun subgenero mailara jaitsi dute.
Satain piriniarra
Microtus gerbei

Deskribapena
Gorputz luzeko, 94.0-104.5 mm, eta mutur labur eta borobilduko animalia da. Hanken luzera 15.0-16.0 mm-koa da eta isats nahiko motza izaten du, 27.5-3.0 mm tartean. Begiak erlatiboki txikiak ditu gainontzeko Pitymys subgenerokoak ez diren Microtus-ekin konparatuz. Belarriak ere txikiak dira 7.5-8.5 mm-koak eta ilajean barneratuta izaten ditu, M. duodecimcostatus-ek baino gehiago. Oro har, 18.0-24.0 g artean pisatzen dute animalia hauek. Ezaugarri guzti hauek lurrazpiko bizitzara moldatutako animalia dela adierazten dute, hau da, induskatzailea dela.
Ilajearen kolorea marroixka da, gorrixkagoa alde dortsalean eta grisaxkagoa alde bentralean. Isatsean ere kolore desberdinak bereiz daitezke, alde dortsalean ilunagoa eta bentralean berriz, argiagoa. Bi ugatz inginal izaten ditu eta kranioa txikia, itxura ahulekoa eta sistematikan erabili daitezkeen ezaugarri bereizgarririk gabea da.Haginak hipsodontoak, hazkuntza jarraitukoak eta sustrai irekikoak dira. Beheko baraileko intzisiboak luzeak dira baina ez dute inongo egitura aldaketarik sortzen goiko barailean. Espezie honen hortz formula 1003/1003 da.
Antzeko espezieak
Ez dago antzeko espezierik
Banaketa

